Biografia

1991 - 2000

1991

Japan Art Associationen Praemium Imperiale saria jaso zuen, Ingmar Bergman zinema-zuzendariarekin, Balthus margolariarekin eta Gae Aulenti arkitektoarekin batera.

Europa Akademieko kide izendatu zuten. Erakusketa indibidualak egin zituen Berlingo Martin-Gropius-Bau museoan eta Kunsthalle Basel aretoan.

Chillida: Escala humana erakusketa antolatu zuen Gijóngo Revillagigedo jauregian, Bilboko Rekalde aretoan, eta, hurrengo urtean, Caracasko Centro Cultural Consolidado aretoan.

Chillida íntimo erakusketa, Madrilgo Kalkografia Nazionalean. Erakusketa indibidualak Bartzelonan, Frankfurten, Berlinen eta Leónen.

chillida_biografia_318
1 / 1 Chillida Japan Art Associationen Praemium Imperiale saria jasotzen, Hitachi printzearen eskutik
chillida_biografia_319
1 / 1 Chillida eta Pilar, Japoniako Michiko enperatrizarekin batera
chillida_biografia_320
1 / 1 Praemium Imperiale saria jasotzeko ekitaldian, diskurtsoa irakurtzen
chillida_biografia_321
1 / 1 Balthus margolariarekin, Praemium Imperiale saria jaso zutenetako beste batekin
chillida_biografia_324
1 / 1 Martin-Gropius-Bau museoko banakako erakusketaren ikuspegia, Berlin
chillida_biografia_326
1 / 1 Chillida Mesa de Omar Khayyam III obrarekin, Berlingo Martin-Gropius-Bau museoan
chillida_biografia_327
1 / 1 Homenaje a Calder, Berlingo Martin-Gropius-Bau museoko erakusketa indibidualean
chillida_biografia_328
1 / 1 Chillida bere laguntzaile eta lorezain Joaquin Goikoetxearekin, Zabalagan
chillida_biografia_329
1 / 1 Markus Lüpertz eta biak Madrilen
chillida_biografia_331
1 / 1 Donostia Domina

1992

Donostiako Udalaren Urrezko Domina jaso zuen.

Lehen atzera begirako handia bere sorlekuan, «Chillida Donostian», Miramar jauregian.

Lehen Mailako Orden de Andrés Bello aintzatespena jaso zuen, ohorezko bandarekin.

Monumento a la Tolerancia hormigoizko obra inauguratu zen, Sevillako Muelle de la Sal inguruan.

Helsinki obra instalatu zen Helsinkiko Porthania Piazzan, Helsinkiko Unibertsitateak eskatuta. Banakako erakusketak hainbat hiritan, hala nola Erroman, Sevillan, Tokion, Antibesen, Londresen eta Châteaurouxen (Frantzian).

chillida_biografia_332
1 / 1 1992ko irailaren 13ko Diario Vasco egunkariaren azala; Odon Elorzarekin, Donostiako Udalaren Urrezko Domina jasotzen
chillida_biografia_333
1 / 1 Estela a Rafael Ruiz Balerdi, Donostiari oparitutako obra
chillida_biografia_334
1 / 1 Lehen atzera begirako handia Donostian, Miramar jauregian
chillida_biografia_335
1 / 1 Lehen atzera begirako handia, Donostiako Miramar jauregian
chillida_biografia_336
1 / 1 Chillida Belzunce familia, Haizearen orrazia XVII lanarekin Miramar jauregian
chillida_biografia_337
1 / 1 Monumento a la Tolerancia obraren eraikuntza (Muelle de la Sal, Sevilla)
chillida_biografia_338
1 / 1 Monumento a la Tolerancia obraren kofratua (Muelle de la Sal, Sevilla)
chillida_biografia_339
1 / 1 Monumento a la Tolerancia obraren inaugurazioa (Muelle de la Sal, Sevilla)
chillida_biografia_340
1 / 1 Chillida Belzunce familia eta Juana de Aizpuru, Monumento a la Tolerancia obraren inaugurazioan (Sevilla)
chillida_biografia_341
1 / 1 Monumento a la Tolerancia obra (Muelle de la Sal, Sevilla)
chillida_biografia_343
1 / 1 Chillida irakurtzen (Molino de los Vados, Castrillo de la Reina)

1993

Cambridgeko American Academy of Arts and Sciences eta New Yorkeko American Academy of Arts and Letters akademietako kide izendatu zuten.

Atzera begirako erakusketa Frankfurteko Schirn Kunsthalle aretoan, Thomas Messer komisarioa zuela.

Chillida im geistlichen Raum erakusketa Koloniako Sankt Peter katedralean, aita Mennekes jesuitak antolaturik. Hiriko elizbarrutiko museoak feltrozko hiru grabitazio eskuratu zituen, Homenaje a San Juan de la Cruz sailekoak.

Diálogo-Tolerancia obra instalatu zuten Münsterren Westfaliako Bakea oroitzeko, Renaniako hiri horrek eskaturik.

chillida_biografia_344
1 / 1 Chillida im geistlichen Raum erakusketa Koloniako katedralean
chillida_biografia_345
1 / 1 Homenaje a San Juan de la Cruz, III, I eta II grabitazioak, Koloniako katedralean
chillida_biografia_346
1 / 1 Homenaje a San Juan de la Cruz, III, I eta II grabitazioak, Koloniako katedralean
chillida_biografia_347
1 / 1 Diálogo-Tolerancia eskulturaren inaugurazio-ekitaldia Münsterren
chillida_biografia_348
1 / 1 Diálogo-Tolerancia Münsterren, egungo kokalekuan
chillida_biografia_349
1 / 1 Chillida eta biloba Adrián, Menorcan

1994

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko kide izendatu zuten.

Puerta de música obra instalatu zuten San Domingos de Bonaval parkean, Santiago de Compostelan.

Estela a Rafael Ruiz Balerdi inauguratu zen Donostiako Loretopean.

Madrilgo Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoak artistari buruzko erakusketa antolatu zuen, José Antonio Fernández Ordóñezek zuzendurik.
Brossa i Chillida. A peu pel llibre liburuaren argitalpena. Erakusketa indibidualak Bayreuth, Maguncia eta Bartzelona hirietan.

chillida_biografia_350
1 / 1 Chillida Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko kide izendatu zuten
chillida_biografia_351
1 / 1 Galderak irakurtzen, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian
chillida_biografia_352
1 / 1 Puerta de Música obra, Santiago de Compostelako San Domingos de Bonaval parkean
chillida_biografia_353
1 / 1 Chillida 70. urtebetetzea ospatzen Koloniako katedraleko mezan aita Mennekesekin eta aita Beristainekin
chillida_biografia_354
1 / 1 Chillida Koloniako katedralean
chillida_biografia_355
1 / 1 Chillida Lo profundo es el aire, Estela XII obrarekin Zabalagan (Hernanin)

1995

AECA saria jaso zuen ARCOn, Madrilen.

Humanismoaren, Giza Eskubideen eta Askatasunaren aldeko Borrokaren Askatasunaren Saria Bosnia-Herzegovinako Errepublikan eta Europan (Sarajevon).

Portugalgo Grã-Cruz da Ordem do Mérito jaso zuen, Mário Soaresen eskutik.

Estela a Rodríguez Sahagún lana Madrilgo Rodríguez Sahagún parkean instalatu zen.

En el límite erakusketa Alemaniako Pulheim hiriko Stommeln sinagogan.

Erakusketa indibiduala Vitoria-Gasteizko antzinako ur-deposituan.

Obra grafikoari buruzko erakusketa Madrilgo Casa de la Moneda zentroan, José Miguel Ullán komisario zela.

Erakusketa indibidualak hainbat hiritan: Paris, Leverkusen, Seul, Salzburgo, Londres, Alacant, Palma de Mallorca, Maó eta Viena.

chillida_biografia_356
1 / 1 Estela a Rodríguez Sahagún
chillida_biografia_357
1 / 1 Chillida eta Edouard Weiss editorea Intzenean, artistaren Donostiako etxean
chillida_biografia_358
1 / 1 Andrés Nagel eta Chillida, Getariako museoan
chillida_biografia_359
1 / 1 Chillida seme Pedrorekin eta Ignaciorekin, Donostiako Hatz grabatu-lantegian
chillida_biografia_360
1 / 1 Chillida Zabalaga baserrian

1996

Jack Goldhill Award for Sculpture saria eman zioten, Londreseko Royal Acadstrongy of Artsen, Arco de la libertad eskulturagatik.

Honoris causa doktore izendatu zuten Alacanteko unibertsitatean.

Accadstrongia Internazionale d'Arte Modernak Membro dell’Albo d’Oro del Senato Accademico izendatu zuen.

Kriminologiako Euskal Erakundeko ohorezko kide izendatu zuten, Donostian.

Focus fundazioak Artearen Munduko Espainiarrik Onen izendatu zuen 1995ean.

Madrilgo Cultura Viva saria jaso zuen.

Arabar Errioxako Urrezko Mahats-mordoa jaso zuen, Lapuebla de Labarcan.

Bad Homburgeko (Alemania) Sinclair-Haus zentroak Besarkada X obra erosi eta lorategietan instalatu zuen.

Lizardiren leihoa obra instalatu zuten Tolosan, artistak dohaintzan emana eta 1983an egina, Lizardi euskal poetaren omenez.

Tindaya mendirako proiektua aurkeztu zuen Fuerteventuran.

Zuricheko Bellerive museoak Sculptures in clay erakusketa aurkezten zuen, eta, ondoren, Sundern eta Düsseldorf hiri alemaniarretan eta Lunden izan zen ikusgai.

Plätze und Platzzeichen erakusketa kolektiboa Anthony Caro, Robert Jacobsen eta Bernhard Luginbühl-ekin, Künzelsauko (Alemania) Würth museoan.

Chillida-Serra-Giacometti erakusketa Madrilgo Nieves Fernández galerian.

Yves Bonnefoy poetaren omenezko erakusketan parte hartu zuen, Musée Jenisch Vevey museoan (Suitzan).

Erakusketa indibidualak Burgosko Casa del Cordón zentroan, Murtziako Verónicas aretoan, Koloniako Baukunst Galería delakoan, Osnabrückeko Kunstverein museoan (Alemania) eta Valentziako Museu de l’Almodí museoan.

chillida_biografia_361
1 / 1 Arco de la Libertad Zabalagan
chillida_biografia_362
1 / 1 Besarkada X Zabalagan
chillida_biografia_363
1 / 1 Lizardiren leihoa Tolosan, gaur egungo kokapenean
chillida_biografia_364
1 / 1 Montaña de Tindaya, Fuerteventuran
chillida_biografia_365
1 / 1 Tindaya proiektuaren maketa, airetik ikusita
chillida_biografia_366
1 / 1 Tindaya proiektuaren barruko espazioaren maketa (45 x 50 x 65 metro)
chillida_biografia_370
1 / 1 Erakusketa indibidualaren sarrera, Koloniako Baukunst galerian
chillida_biografia_371
1 / 1 Ingeborgeko estudioan, Donostian
chillida_biografia_372
1 / 1 Ingeborgeko estudioan, Donostian
chillida_biografia_373
1 / 1 Hans Spinnerren lantegian, Grassen

1997

Honoris causa doktore izendatu zuten, Euskal Herriko Unibertsitateko Industria Ingeniarien Eskolak proposatuta.

Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskaldun Unibertsalaren saria jaso zuten Mikel Laboak eta biek.

Prestigio Rioja saria eta Gironako Jordi Xifra y Heras Europako Komunikazioko saria eman zizkioten.

Altzairuzko Jaula de la libertad lana instalatu zuten Alemaniako Treveris hirian.

Elogio del hierro III lana instalatu zuten Bilbon, eta Donostian, berriz, alabastrozko Camino hacia la paz, Artzain Onaren katedralean.

Lau grabatu egin zituen Jorge Semprúnen L’Écriture ou la Vie liburua ilustratzeko.

Chillida und die Musik erakusketa Sinclair-Haus zentroan (Bad Homburg, Alemania). Besarkada X lana instalatu zen zentro hartako lorategietan. Erakusketako katalogoak Chillidaren elkarrizketa bat jasotzen du Mario Terésekin.

Chillida Leku erakusketa Bartzelonako La Pedrera etxean, Daniel Giralt-Miraclek antolaturik.

Tindayako proiektuari buruzko erakusketa egin zen, Kosme de Barañanok eta Lorenzo Fernández Ordóñezek antolaturik; Kunsthalle Bielefeld zentroan eta Gernikako Euskal Herria museoan aurkeztu zuten.

Experiment en ruimte erakusketa kolektiboa Picasso, González eta Mirórekin batera, Kröller-Müller Museumean (Otterlo, Herbehereak).

Erakusketa indibidualak hainbat tokitan: Rstrongba Galleryn (Los Angeles), Tasende Galleryn (La Jolla), Meyer-Ellinger galerian (Frankfurt) eta Nivola museoan (Orani, Italia).

chillida_biografia_374
1 / 1 Chillida, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuenean
chillida_biografia_375
1 / 1 Chillida, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuenean
chillida_biografia_376
1 / 1 Chillida, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuenean
chillida_biografia_377
1 / 1 La jaula de la Libertad obraren inaugurazioan, Münsterren
chillida_biografia_378
1 / 1 La jaula de la Libertad obraren inaugurazioan, Münsterren
chillida_biografia_379
1 / 1 La jaula de la Libertad obraren inaugurazioan, Münsterren
chillida_biografia_380
1 / 1 Elogio del Hierro III
chillida_biografia_381
1 / 1 Elogio del Hierro III, Bilboko Plaza Biribilean
chillida_biografia_382
1 / 1 Camino hacia la Paz
chillida_biografia_383
1 / 1 Camino hacia la Paz Donostiako Artzain Onaren katedralean instalaturik
chillida_biografia_384
1 / 1 Chillida granitozko obra bat lantzen, Carlos Lizarriturryrekin
chillida_biografia_385
1 / 1 Ingeborgeko estudioan, Donostian

1998

Lifetime Achievement Award saria eman zioten Washingtongo lnternational Sculpture Centerrean.

Novecento argitaletxearen La Rosa d’Oro saria eman zioten, Palermon.

Kalkografia Nazionalak Grabatuaren Sari Nazionala eman zion Guggenheim III lanagatik.

Gipuzkoako Urrezko Domina eskuratu zuen.

Bilboko Ingeniarien Eskolak honoris causa doktore izendatzearen harira emaniko hitzaldia argitaratu zen.

Hommage à Johann Sebastian Bach liburua aurkeztu zen, Edouard Weissek argitaratua, San Fernandoko Arte Ederren Akademian, eta Europako hainbat hiritan egon zen ikusgai ondoren.

Mural G-333 obra instalatu zen Bartzelonako Museu d’Art Contemporaniaren kanpoaldean.

Chillida 1948-1998 erakusketa antologiko handia Madrilgo Sofia Erregina Museoan, eta, hurrengo urtean, Guggenheim Bilbao museoan.

Chillida. Elogio del hierro erakusketa Valentziako Arte Modernoko Institutuan.

Eduardo Chillida. Mark Rothko erakusketa Madrilgo Elvira González galerian. Katalogoko testua Kosme de Barañanok egina da.

Erakusketa indibidualak hainbat hiritan, hala nola Madrilen, Amersfoorten, Koper-en (Eslovenia), Gironan eta Zaragozan.

chillida_biografia_386
1 / 1 Guggenheim III grabatua
chillida_biografia_387
1 / 1 Chillida Hommage à Johann Sebastian Bach lanarekin. Paris: Edouard Weiss, 1997
chillida_biografia_388
1 / 1 Barcelona, Mural G-333 obraren inaugurazioa, Bartzelonako MACBA museoan
chillida_biografia_389
1 / 1 Chillida Barcelona, Mural G-333 obraren inaugurazioan, Bartzelonako MACBA museoan
chillida_biografia_390
1 / 1 Barcelona, Mural G-333 obraren inaugurazioa, Bartzelonako MACBA museoan
chillida_biografia_391
1 / 1 Chillida Kosme Barañanorekin eta Juan Carlos I.a erregearekin, Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoa inauguratzen Madrilgo Sofia Erregina Museoan
chillida_biografia_392
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia, Madrilgo Sofia Erregina Museoan
chillida_biografia_393
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia, Madrilgo Reina Sofia Museoan
chillida_biografia_394
1 / 1 Chillida Buscando la luz I lanarekin
chillida_biografia_395
1 / 1 Chillida Intzeneako atean, Donostiako bere etxean
chillida_biografia_396
1 / 1 Chillida Haizearen orrazian
chillida_biografia_397
1 / 1 Chillida Belzunce familia Intzenean, Donostian

1999

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso zuen.

Parmenidesen omenezko Le Poème de Parménide liburua aurkeztu zuen, Veneziako Peggy Guggenheim bilduman.

Murales banakako erakusketa Parisko Lelong galerian.

Hommage à Johann Sebastian Bach liburua aurkeztu zen, Leipzigeko Bach-Museum, Dresdeneko Kupferstichkabinett eta Municheko Kunstkreis Konradshöhe zentroetan.

Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts erakusketa kolektiboa Museum Würth museoan (Künzelsau, Alemania).

Erakusketa indibidualak hiri hauetan: Frankfurten, Palma de Mallorcan, Nuoron (Italia), Munichen, Sarrebrucken (Alemania), Milanen, Coruñan, Kremsen (Austria), Kolonian, Madrilen eta Mendrision (Suitza).

chillida_biografia_398
1 / 1 Chillida, Ignacio semea eta Sandro Rumney editorea, Le Poème de Parménide liburuaren aurkezpenean (New York: Art of This Century), Veneziako Peggy Guggenheim bilduman
chillida_biografia_399
1 / 1 Chillida, Ignacio semea eta Sandro Rumney editorea, Le Poème de Parménide liburuaren aurkezpenean (New York: Art of This Century), Veneziako Peggy Guggenheim bilduman
chillida_biografia_400
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren inaugurazioan, Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_401
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_402
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_403
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_404
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_405
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_406
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_407
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_408
1 / 1 Chillida 1948-1998 erakusketa antologikoaren ikuspegia Guggenheim Bilbao museoan
chillida_biografia_409
1 / 1 Berlin obra egiten, Reinosako Sidenor forjan
chillida_biografia_410
1 / 1 Eduardo Donostiako Ondarretako hondartzan

2000

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak honoris causa doktore izendatu zuen. Chillida ante la filosofía erakusketa egin zen unibertsitate horretan bertan.

Honoris causa doktore zuhaitza landatzen Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioa, Bizkaia).

Piepenbrock Preis für Skulptur saria jaso zuen Berlinen.

Chillida Leku museoa inauguratu zen Hernanin.

Eduardo Chillida plaza inauguratu zen, Bilboko Arte Ederren Museoaren parean.

Berlín eskultura instalatu zuten Alemaniako Kantzilergo Federalaren aurrean, zeinak Alemaniaren bateratzea oroitzen baitu (Berlin, Alemania).

Enparantza II (Homenaje a San Ignacio) obra ipini zuten Loiolako santutegian (Azpeitia, Gipuzkoa).

Diálogo de escultores: Anthony Caro-Eduardo Chillida liburuaren aurkezpena (argitaratzaileak, Art of This Century eta Annely Juda Fine Art), Londresko Whitechapel Art Gallery galerian. Erakusketa indibiduala Galiziako Auditoriumean, Santiago de Compostelan.

Hommage à Johann Sebastian Bach liburua aurkeztu zen Osloko Henie-Onstad Kunstsenter zentroan, Granadako Manuel de Falla Artxibo Fundazioan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Erakusketa indibidualak hainbat hiritan: Bilbon, Porton, Zaragozan, Segovian, Fuendetodosen, Berlinen, Donostian, Kolonian, Münsterren eta Parisen.

chillida_biografia_411
1 / 1 Chillida eta Pilar, Juan Carlos I.a eta Sofia Greziakoa errege-erreginekin, Schröder kantziler ohiarekin, Aznar presidente ohiarekin eta Ibarretxe lehendakari ohiarekin, besteak beste, Berlin eskulturaren pean, museoaren inaugurazio ofizialean
chillida_biografia_412
1 / 1 Chillida eta Pilar, Juan Carlos I.a eta Sofia Greziakoa errege-erreginekin, Schröder kantziler ohiarekin, Aznar presidente ohiarekin eta Ibarretxe lehendakari ohiarekin, besteak beste, Berlin eskulturaren pean, museoaren inaugurazio ofizialean
chillida_biografia_413
1 / 1 Aurreskua Chillida Leku museoaren inaugurazio ofizialean, Hernanin
chillida_biografia_415
1 / 1 Pilar eta Gerhard Schröder kantziler ohia
chillida_biografia_416
1 / 1 Zabalaga baserria Chillida Leku museoaren inaugurazioan, Hernanin
chillida_biografia_418
1 / 1 Berlin obraren instalazioa Alemaniako Kantzilergo Federalean, Berlinen
chillida_biografia_419
1 / 1 Berlin obraren instalazioa Alemaniako Kantzilergo Federalean, Berlinen
chillida_biografia_421
1 / 1 Berlin obra Alemaniako Kantzilergo Federalean, Berlinen
chillida_biografia_422
1 / 1 Elogio del Aire II obraren inaugurazioa Bilbon, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiarekin eta Felipe VI.arekin, besteak beste