Chillida eta Pilar, Pablo Palazuelorekin. Paris, 1956 / Foto Budd
1 / 1 Chillida eta Pilar, Pablo Palazuelorekin. Paris, 1956 / Foto Budd

Eragina

1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian. Lehenbiziko erakusketa Parisen egin zuen 1950ean, eta urte hartantxe ezkondu zen Pilar Belzuncerekin, bizitza osoan lagun izan zuenarekin. Hainbat sari jaso zituen bizirik zela, adibidez: Veneziako Bienalak emanikoa, Kandinsky saria, Wilhem Lehmbruck, Asturiasko Printzea, Alemaniako Kaiserring saria eta Japoniako Sari Inperiala. Chillidaren obra eta figura mundu zabalean aitortzen eta ospatzen dira oraindik ere, eta, Floridan, Amsterdamen eta New Yorken egindako erakusketa antologikoez gainera, aipagarriak dira hil osteko sari eta argitalpenak, hala nola Madrilgo Meritu Konstituzionalaren Ordena eta Chillidari egindako omenaldia (Bilbo: Guggenheim Bilbao museoa, 2006)

Haren obra mundu osoko hamarka museo eta erakunde publiko eta pribatutan dago, eta izan du atzera begirako erakusketarik ere; esaterako, Houstonen eta Berlinen, Madrilen eta Caracasen, Londresen eta Palermon. Itsasoaren aurrean aurki daitezke Chillidaren eskultura monumentalak, Donostian adibidez, bai eta hainbat eta hainbat hiritan ere: Washingtonen, Parisen, Lunden, Münsterren, Madrilen, Palma de Mallorcan, Gernikan eta Berlinen, kasu. Makina batek idatzi du haren obraren gainean, Juan Daniel Fullaondok eta halako arkitektoek; Peter Selz, James Johnson Sweeney eta beste hainbat kritikarik; Martin Heidegger eta Emil Cioran filosofoek, eta Octavio Pazen tankerako poetek.