Pribatutasun-politika
Dokumentu hau www.eduardochillida.com/eu webguneari dagokion pribatutasun-politika da.
Tratamenduaren arduraduna
Tratamenduaren arduraduna ZABALAGA-LEKU SL elkartea da (helbidea: Jauregi auzoa, 66, 20120 Hernani; IFZ: B20882445), aurrerantzean, Chillidaren Ondorengotza.
Jasotzen diren datu pertsonalak
Webgune honen bidez, Chillidaren Ondorengotzak datu pertsonal hauek jaso ahal izango ditu HARREMANETARAKO atalean: izen-abizenak eta harremanetarako datuak (telefono finkoa eta mugikorra, eta helbide elektronikoa eta posta-helbidea.
Datu pertsonalen tratamenduaren xedea
Chillidaren Ondorengotzak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoa du webgune honen bidez bildutako datu pertsonalak tratatzeko: webgunearen bidez bidalitako korrespondentziei, kontsultei, kexei, erreklamazioei eta/edo iradokizunei erantzutea, bai eta, dagokionean, unean-unean adierazten diren bestelako helburuei kasu egitea ere.
Emandako datuen jatorria, zehaztasuna eta egiazkotasuna
Datu pertsonalak erabiltzailearengandik jasotzen dira zuzenean, eta hura izango da, kasu guztietan, ematen dituen datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta benetakotasunaren erantzulea. Orobat, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.
Kontrakoa jakinarazi ezean, datuok ez direla aldatu ulertuko du Chillidaren Ondorengotzak.
Datuak tratatzeko legitimazioa
Hauxe da Chillidaren Ondorengotzak erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzeko oinarria: Chillidaren Ondorengotzak webgune honen bidez jasotako korrespondentziak, kontsultak, kexak, erreklamazioak eta/edo iradokizunak bideratzeko eta horiei erantzuteko duen interes legitimoa.
Hartzaileak
Chillidaren Ondorengotzak ez ditu partekatzen datu pertsonalak hirugarrenekin, zerbitzu teknologikoak ematen dizkiotenekin izan ezik. Ildo horretan, zerbitzuok gauzatzeko bakar-bakarrik eskuratuko dituzte datu pertsonalak aipaturiko hirugarren horiek.
Chillidaren Ondorengotzak datu pertsonalen babes-maila bera aplika dezatela eskatzen die hornitzaile horiei.
Datu pertsonalak babestearekin loturiko eskubideak
Erabiltzaileak eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, info@eduardochillida.com helbide elektronikora idatzita:
- Eskuratzeko eskubidea: jakin ahal izateko zuri buruzko zer datu ari diren tratatzen eta zer helbururekin, eta, orobat, haien jatorriaren eta hirugarrenei egindako lagapenen berri izateko.
- Datuak aldatzeko eskubidea: datu horiek osatugabeak edo zehaztugabeak direnean.
- Zure datuak ezabatzeko eskubidea: datuak eman zirenean lortu nahi zen helburua desagertu bada, tratamendua ez da zilegi –baliogabetu egiten da baimena–, eta legean aurreikusitako halako beste kasu batzuk.
- Aurka egiteko eskubidea: datuak helburu jakin batzuekin tratatzea saihesteko edo egoera jakin batzuetan tratatzeari utz diezaioten eskatzeko.
- Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, horien zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazio-izapideak eta antzeko inguruabarrak egiaztatzen diren bitartean.
- Eramangarritasun-eskubidea: datuak ohiko erabilerako formatu elektroniko egituratuan jasotzeko eta beste enpresa bati transmititu ahal izateko.
- Erabaki indibidual automatizatuen helburu ez izateko eskubidea, zure eremu pertsonalean erabaki juridikorik har ez dadin, zure datuen tratamendu hutsean oinarriturik.
Horretaz gainera, info@eduardochillida.com helbidera idatzita lortu ahal izango duzu Chillidaren Ondorengotzaren pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago.
Era berean, Chillidaren Ondorengotzak erabiltzaileari jakinarazten dio egoki irizten dion agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkezteko eskubidea duela, eta, bereziki, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Datu pertsonalen segurtasuna eta kontserbazioa
Chillidaren Ondorengotzak erabiltzailearen datu pertsonal egokiak, doiak, zehatzak eta eguneratuak tratatzen ditu, arestian deskribatutako helbururako mugatuak, eta modu zilegian, leialean eta gardenean gauzatzen du eginkizun hori.
Chillidaren Ondorengotzak neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartu ditu ebaluatutako arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko, eta bermatzen du bere langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela emandako informazio pertsonala babesteko.
Chillidaren Ondorengotzak jakinaren gainean ipiniko du erabiltzailea, ikusten badu haren eskubide eta askatasunei arrisku handia eragiten dieten segurtasun-urraketak gertatu direla.
Chillidaren Ondorengotzak erabiltzailearen datu pertsonalak gordeko ditu, bildu ziren helbururako erabiltzeko, eta behar bezala blokeatuta edukiko ditu, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoak diren bitartean.
Sare sozialak
Chillidaren Ondorengotzak Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan ditu profilak.
Sare sozial horiek beren pribatutasun-politika propioak dituzte datu pertsonalak baliatzeari dagokionez. Horregatik, Chillidaren Ondorengotzak erabiltzaileari gomendatzen dio, sare sozialak erabili aurretik, berrikusi ditzala haien pribatutasun-politikak, ziur egoteko onartzen dituela bere datu pertsonalak tratatzeko modua eta helburua.
Hirugarren webguneetara ematen duten estekak
Chillidaren Ondorengotzak hirugarrenen webguneetara sartutako estekak informazio-erreferentzia gisa baino ez dira eskaintzen, eta ez dute ematen inolako baloraziorik eta erantzukizunik argitaratuta dauzkaten edukien, haien jabeen, edo haietan bilduriko zerbitzu edo produktuen gainean. Bereziki, Chillidaren Ondorengotzak ez du kontrolatzen hirugarrenek nola biltzen eta tratatzen dituzten datu pertsonalak.
Hirugarrenen webguneek datu pertsonalak erabiltzeko pribatutasun-politika propioak izan beharko lituzkete. Erabiltzaileak pribatutasun-politikak berrikusi behar ditu webgune horiek erabili aurretik, ziur egoteko onartzen dituela haren datu pertsonalak tratatzeko modua eta helburua.
Adingabeak
Webgune hau, oro har, ez dago zuzenduta adingabeentzat.
Chillidaren Ondorengotzak jakiten badu adingabe baten datuak eskuratu dituela akatsen baten ondorioz edo gurasoen zein tutorearen baimenik gabe, ahalik eta bizkorren ezabatuko ditu.
Pribatutasun-politikaren aldaketak
Pribatutasun-politika hau berrikusi egingo da legedian edo datu pertsonalak tratatzeko prozeduretako batean aldaketak gertatzen direnean, eta, halako kasuetan, azken eguneraketaren data adieraziko da.
Pribatutasun-politika hau 2021eko ekainean berrikusi eta eguneratu da azken aldiz.