Chillida Leku

Chillida Leku Eduardo Chillidak sortu zuen, eta hantxe dago jasota artistaren corpusik zabal eta adierazgarriena. Hernani kanpoaldean dago, Donostiatik oso gertu. Bi osagai nagusi ditu: alde batetik, aire zabalean ipinitako eskultura-eremu bat eta, bestetik, erakusketa-gune bat Zabalaga baserriaren barruan –XVI. mendean eraikitako euskal eraikin tradizional bat da–.

Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce senar-emazteek Santiago Churruca jabeari erosi zizkioten baserria eta haren inguruko lurrak 1980ko hamarkadan, eta hamabost urtetik gora eman zuten zaharberritu eta egokitzen. Lehen birgaitze-proiektu hura Joaquín Montero euskal arkitektoarekin elkarlanean gauzatu zuten; hura izan zuten lagun erakusketa-espazioaren ikuspegi guztiz pertsonala gauzatzeko prozesuan. Eskultoreak etxe bat nahi zuen bere obrentzat –leku bat, izenak berak jasotzen duen moduan–, etorkizuneko belaunaldiek leku paregabe batean ezagutu eta esperimentatu ahal izan dezaten haren artea.

Informazio gehiago:

Jauregi auzoa, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola iritsi

Helbide elektronikoa: reservas@museochillidaleku.com
Telefonoa: +34 943 335 959

museochillidaleku.com/eu