Lege-oharra

1.- Webgune honen enpresa titularra.

Webgune hau ZABALAGA-LEKU SL elkartearen titulartasunekoa da (helbidea: Jauregi auzoa, 66, 20120 Hernani; IFZ: B20882445), zeina Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda, sozietateen 2176 liburukian, 188. folioan, SS-25709 orri-zenbakiarekin eta 1. inskripzioan.

Aurrerantzean, CHILLIDAREN ONDORENGOTZA erabiliko da ZABALAGA-LEKU SL elkartea izendatzeko.

2.- Alderdi orokorrak.

Beharrezkoa da lege-ohar hau eta webgune honetan bilduriko gainerako aipamenak irakurtzea www.eduardochillida.com/eu atarira sartzeko.

Erabiltzailetzat hartuko da www.eduardochillida.com/eu webguneko edukira sartzen den erabiltzaile oro.

Erabiltzailea www.eduardochillida.com/eu atarira sartzean eta webgunea erabiltzen jarraitzean, ulertuko da erabat ados dagoela, berariaz eta erreserbarik gabe, bertan jasota dagoen eduki ororekin.

Erabiltzailea ez badago ados lege-ohar honetako edukiarekin, irten egin beharko du www.eduardochillida.com/eu webgunetik. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du bere erantzukizun hutsez sartzen dela www.eduardochillida.com/eu webgunera.

Doakoa da www.eduardochillida.com/eu atarian sartzea, eta bertako edukiak ikusteko ez dago harpidetu edo erregistratu beharrik.

Berariaz debekaturik dago www.eduardochillida.com/eu ataria erabiltzea lege-ohar honetan zehazturikoa bete ezean. Halako kasuetan, CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk bere alde lituzkeen legezko neurriak hartu ahal izango ditu, lege-ohar honen kontrako erabileratik eratorritako erantzukizunak eskatzeko.

3.- CHILLIDAREN ONDORENGOTZAren eskubideak eta betebeharrak.

Erabiltzailearen kontura eta haren erantzukizunpean izango da www.eduardochillida.com/eu webgunetik lorturiko informazioa erabiltzeko modua. CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du bermatzen erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak emandako informazioa egokia edo onuragarria denik.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk bere aldetik aldatu ahal izango du, egoki irizten dion orotan, www.eduardochillida.com/eu atariaren konfigurazioa, bai eta haren lege-oharra zein edukia ere; halaber, noiznahi ezabatu, mugatu edo bertan behera utzi ahalko du edukia, eta haietara sartzea galarazi. Ahal dela, jakinaren gainean jarriko du erabiltzailea halakoak gertatzen direnean eta inguruabarrek uzten duten heinean, www.eduardochillida.com/eu atarian ohar bat argitaratuta.

Mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak eginez gero www.eduardochillida.com/eu atarian, CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk aldi baterako eten ahalko du, aurrez jakinarazi beharrik gabe, www.eduardochillida.com/eu webgunerako irispidea. Hori hala izanik ere, ahaleginduko da erabiltzaileak jakinaren gainean ipintzen, inguruabarrek uzten duten heinean.

4.- Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.

Une oro, erabiltzaileak modu bidezkoan baliatu behar ditu www.eduardochillida.com/eu atariko edukiak eta informazioa, eta beti errespetatuko ditu CHILLIDAREN ONDORENGOTZAren jabetza intelektualaren eskubideak, baita hirugarrenenak ere.

Erabiltzaileak ez du egingo edukiei kalteak edo aldaketa eragiteko ezein ekintza, eta, orobat, ez du eragotziko www.eduardochillida.com/eu atariaren funtzionamendu egokia. Era berean, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, eta ez du transferituko inolako elementurik, www.eduardochillida.com/eu webgune osoa edo zati bat kaltetu, interferitu edo intertzeptatu lezakeen birusen bat ekartzeko aukera sortzen duenik.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk eskubidea du www.eduardochillida.com/eu ataria indarrean den legeriaren kontra erabiltzearen ondoriozko ekintza guztiak abiarazteko, bai eta www.eduardochillida.com/eu atariari kalteak edo galerak eragin ahal dizkion edozer erabileraren aurreko ekintzak martxan ipintzeko ere.

5.- CHILLIDAREN ONDORENGOTZAren funtzionamendu-bermea eta -erantzukizunak.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du bermatzen beti eskuragarri egongo denik etengabe www.eduardochillida.com/eu ataria. Kasu guztietan ere, CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ahalegin guztiak egingo ditu www.eduardochillida.com/eu ataria etengabe martxan edukitzeko.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du bermatzen www.eduardochillida.com/eu webgunean ez denik egongo erabiltzailearen sistema informatikoa (softwarea eta hardwarea) nahiz sistema informatikoan gordetako dokumentu elektronikoak eta fitxategiak eralda litzakeen birusik edo bestelako elementurik.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du izango inolako erantzukizunik edukietan birusak egoteagatik sortzen diren kalte eta galerengatik, haien eraginez sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan aldaketak eragin baditzakete ere.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du kontrolatzen erabiltzaileek www.eduardochillida.com/eu webgunea eta hango edukiak erabiltzeko modua, eta ez dago hartara behartuta. Bereziki, CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du bermatzen erabiltzaileek www.eduardochillida.com/eu webgunea eta bertako edukiak lege-ohar honi jarraikiz baliatzea, ez eta arduraz eta zuhurtasunez egitea ere.

Erabiltzaileak onartzen du www.eduardochillida.com/eu fede onez sortu duela CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk, eta informazio egokia baliatu duela horretako, barne- zein kanpo-iturrietakoa, eta egungo egoeran eskaintzen die erabiltzaileei. Orobat, litekeena da zehaztasun-faltak edo errataren bat izatea. Hori dela eta, CHILLIDAREN ONDORENGOTZA ez da izango erantzule www.eduardochillida.com/eu atariak erabiltzaileari erabilgarritasunik ez badio eskaintzen nabigatzerakoan, edo itxaropen faltsuak sortzen badizkio.

6.- Jabetza intelektuala.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZArenak dira www.eduardochillida.com/eu atariaren gaineko jabetza intelektualaren gaineko eskubideak, haren jabea den aldetik.

Hori horrela, CHILLIDAREN ONDORENGOTZArenak dira www.eduardochillida.com/eu atariko diseinua, irudiak, argazkiak, bideoak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak eta logotipoak, bai eta www.eduardochillida.com/eu atariaren kodeak, letra-motak, xedea eta abar ere. Haien guztien gaineko esplotazio-eskubide legitimoak ditu, webgunearen jabea edo lizentziaduna den heinean.

Hala, www.eduardochillida.com/eu atarian sartzen den erabiltzaileak ezin du aurretik aipatutako elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berririk sortu ere. Erabiltzaileak debekatuta dauka, besteak beste, webgune honetan jasota dauden Eduardo Chillidaren obraren argazkiak eta erreprodukzioak kopiatzea, aldatzea, banatzea, transmititzea, erreproduzitzea, argitaratzea, lagatzea eta saltzea.

Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez-komertzialerako bakarrik ikus eta karga dezake webgune hau, baita bertan jasotako Eduardo Chillidaren obraren argazkiak eta erreprodukzioak ere.

Erabiltzaileak galarazita edukiko du www.eduardochillida.com/eu webgunea aldatzea.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk jazarri egingo ditu jabetza intelektualaren eskubideen urraketa guztiak, eta, horretarako, berea du legokiokeen edozein lege-ekintza gauzatzeko eskubidea, kalte-ordainak eskatzekoa barne, arau-hausleak dituen erantzukizunak argitze aldera.

7.- Pribatutasun-politika eta cookie-politika.

Gure pribatutasun-politikan eta cookie-politikan dago zehaztuta CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk datu pertsonalak babesteko araudia betetzeari buruzko informazioa.

8.- Estekak edo lotura hipertestualak.

Ezin izango da ezarri estekarik www.eduardochillida.com/eu atarira beste zeinahi orritatik, aldez aurretik CHILLIDAREN ONDORENGOTZAren baimena eskuratu ezean. Baldin eta www.eduardochillida.com/eu atariak estekak edo loturak baditu CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetara, adierazten du ez duela inolako kontrolik atari edo webgune horien gainean eta ez duela erantzukizunik haien edukiari dagokionez.

CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk www.eduardochillida.com/eu atarian biltzen dituen estekak informazio-erreferentzia gisa bakarrik emango dira, eta ez da egingo inolako balioespenik haien edukiei, jabeei zein eskainitako produktu zein zerbitzuei buruz, eta ez da izango erantzukizunik haien gainean. CHILLIDAREN ONDORENGOTZAk ez du inola ere erantzungo hirugarrenek emaniko zerbitzuen kalteengatik.

9.- Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

Espainiako legeriak arautzen du erabilera- eta nabigazio-erregelamendu hau. Erregelamendu honen existentziatik edo edukitik edota erabiltzailearen eta ZABALAGA LEKU SL sozietatearen arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote legokiekeen beste zernahi foruri.