Biografia
2001 - 2002
2001
Parisko Arte Ederren Akademiako kide izendatu zuten. Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saria jaso zuen.
De música IV eskultura ipini zuten Bonneko Münsterplatz plazan, hiri horretako Kunstmuseum zentroan eginiko Chillida erakusketarekin batera.
Begirari V obra inauguratu zuten Alemaniako Hombroich hirian.
Atzera begirako erakusketa egin zioten Parisko Galerie nationale du Jeu de Paumen; ondoren, Kunsthalle Würth zentroan egon zen ikusgai (Schwäbisch Hall, Alemania).
Elkartu erakusketa indibiduala, Museum Schloss Moylanden (Bedburg-Hau, Alemania).
Chillida Prints-4 decades erakusketa Hanburgoko Ernst Barlach Haus zentroan; handik, Alemaniako Mönchehaus Museum Goslar eta Suitzako Museum Liner Appenzell museoetara eraman zuten.
Erakusketa indibidualak Iruñean eta Frankfurten.
2002
Parisko Arkitektura Akademiak Arteen Domina eman zion obra osoagatik. Bartzelonako Institució del Mèrit Humanitari erakundeak Merezimendu Humanitarioaren Gurutze Handia eman zion. Erakusketa Staatliche Moritzburg Halle zentroan, Alemanian.
Erakusketa Stiftung Wilhem Lehmbruck Museumen, Duisburgen.
Atzera begirako erakusketa Valentziako Bancaja Zentro Kulturalean.
Kunsthalle Würth zentroko atzera begirako erakusketa Monterreyko Arte Garaikidearen Museora eta Mexikoko Arte Ederren Jauregira eraman zuten.
Obra grafikoaren gaineko erakusketa Saarland Museumen (Saarbrücken, Alemania). Abuztuaren 19an hil zen Donostian.