Biografia
1981 - 1990
1981
Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen Madrilen. Homenaje a Jorge Guillén I obra egin zuen hormigoiz.
Lugar de encuentros IV ipini zuten Bilboko Arte Ederren Museoan. Erakusketa antologikoa Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erakusketa indibiduala Hannoverko Kestner Gesellschaft zentroan. Erakusketa indibidualak Atlantan, Frankufurten eta Zurichen.
1982
Homenaje a Jorge Guillén II instalatu zuten Valladoliden.
Erakusketa indibiduala Beyeler galerian, Basilean.
Donostiako Igeldo mendiko Intzenea etxera joan zen bizitzera.
Fernando Mikelarena laguntzaile gisa hasi zen Villa Ingeborgeko lantegiko forjan.
1983
Grand Prix Européen des Beaux-Arts saria eskuratu zuen Estrasburgon.
Pendo Verlag saria eskuratu zuen Zurichen, Leyendas vascas liburuko ilustrazio xilografikoengatik; Günter Brettschneiderrek itzuli zuen alemanera.
Ohorezko kide izendatu zuten Londresko Royal Academy of Arts akademian.
Altzairuzko Lizardiren leihoa obra oparitu zion Tolosa hiriari (Gipuzkoa).
Emil Cioranen Ce maudit moi liburua aurkeztu zuten Erker-Presse ekitaldian (San Galon).
Donostiako Haizearen orrazia Sculpture in Public Places liburuaren azalean agertu zen, zeina Tokioko Contemporary Sculpture Symposiumek argitaratu baitzuen, Henry Mooreren hitzaurrearekin.
Erakusketa indibiduala Bordeleko Casa de Goya etxean.
Erakusketa indibidualak Zurichen, La Jollan (Kalifornia), Rotterdamen, Chicagon eta Frankfurten.
1984
Prix National des Beaux-Arts pour la sculpture saria jaso zuen, Jack Lang kultura-ministroaren eskutik.
Obra grafikoaren erakusketa indibiduala, New Yorkeko Mary-Anne Martin Fine Art eta La Jollako Tasende Gallery zentroetan.
Erakusketa indibidualak Helsinkin, Parisen eta Hannoverren.
J. J. Baquedano eta Laurence Boulting zinemagileek artistaren gaineko bi filmen produkzioa abiarazi zuten.
Chillidak Hernaniko Zabalaga baserria erosi zuen.
1985
Expo 85-Chicago Sculpture International ekitaldirako kartela egin zuen.
Hiru aitortza hauek jaso zituen: Israelgo Parlamentuaren Wolf Foundation Prize saria, Alemaniako Goslar hiriak emaniko Kaiserring aitortza (Goslar Award for Modern Art) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Urrezko Domina.
Diane Waldmanek New Yorken antolaturiko Transformations in Sculpture erakusketan hartu zuen parte. Espainia ordezkatu zuen Europalia 85 ekitaldian, Bruselan, Antoni Tàpiesekin eta Antonio Lópezekin batera.
Erakusketa indibiduala Zuricheko Lelong galerian.
Erakusketa indibidualak Nurembergen, Munichen, Luxenburgon, Arlésen eta Goslarren.
1986
Chillidaren obrari buruzko sinposiuma La Jolla Museum of Contemporary Art museoan, Peter Selz moderatzaile zuela, eta txostengile, berriz, honako hauek: Leon A. Arkus (Pittsburgheko museoaren zuzendaria), James Johnson Sweeney (Houstongo Museum of Fine Artseko eta Guggenheim museoko zuzendari emeritua) eta Olga Hirshhorn (Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington).
La casa de Goethe obra instalatu zuten Frankfurten.
Atzera begirako erakusketa Bartzelonako Miró fundazioan. Topos V instalatu zuten Bartzelonako Plaça del Rein.
Chillidaren obra grafiko osoari buruzko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erakusketa bat izan zuen Baselitz, Twombly, Saura, Serra eta Tàpiesekin batera Sofia Erregina Museoan (haren inaugurazioa tarteko), eta logotipoa sortu zion.
Portugaleteko Kultura Tradizionalaren Nazioarteko Topaketen logotipoa sortu zuen.
Erakusketa indibidualak Frankfurten, Parisen, Linzen, La Jollan, Murtzian, Valentzian, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Santurtzin (Bizkaia).
1987
Arteetako Asturiasko Printzea saria.
Verdienstkreuz gurutzearekin saritua Alemaniako Bonn hirian.
Lorenzo il Magnifico saria jaso zuen Florentzian.
Elogio del agua obra Bartzelonako Creueta del Coll parkean instalatu zuten.
Homenaje a Don Gregorio Marañón obra egin zuen Toledoko Cigarral de Menores monasteriorako.
Skulptur Projekte in Münster 1987 erakusketan hartu zuen parte, zeina Klaus Buβmann eta Kaspar König alemaniarrek antolatu baitzuten.
Erakusketa indibidualak Bartzelonan, Vienan, La Jollan, Pforzheimen (Alemania), Luganon, Munichen eta Donostian.
1988
Ordre Pour le Mérite für Wissenschaften und Künste aintzatespena jaso zuen.
Gure aitaren etxea lana inauguratu zen Gernikan, bonbardaketaren 50. urteurrena oroitzeko.
Chillida at Gernika. Birth of a Monument erakusketa Chicago, St. Louis eta La Jolla hirietan.
Lugar de encuentros V instalatu zuten Toledoko Puerta de Bisagran. Lehenbiziko Gravitaciones erakusketa Madrilgo Theo galerian. Erakusketa indibidualak hainbat hiritan, hala nola Segovian, Valentzian, Sevillan, Zurichen eta Friburgon.
1989
Espainiako Arkitekto Elkargoen Kontseilu Nagusiak ohorezko arkitekto izendatu zuen. Zuhaitz V obra instalatu zuten Grenobleko Albert Michallon parkean.
De música, Dallas XV altzairuzko obra inauguratu zen, Ieoh Ming Pei arkitektoak proiektaturiko Morton H. Meyerson Symphony Center eraikinaren parean (Dallas).
Eduardo Chillida: Zeichnung als Skulptur 1948-1989 atzera begirakoa, Bonneko Städtisches Kunstmuseum eta Münsterreko Westfälisches Landesmuseum zentroetan.
Erakusketa indibidualak hainbat hiritan, hala nola Uttersbergen (Suedia), Hannoverren, Parisen, Munichen, Dallasen, New Yorken eta Madrilen.
1990
Juan Benet idazlearekin batera, Ildefons Cerdà domina eskuratu zuen, Col·legi d’Enginyers de Camins, Canals i Ports de Catalunyak emanda.
Udako Euskal Unibertsitateak sinposium bat eskaini zion, Kosme de Barañanok zuzendurik. Parte-hartzaile izan ziren José Miguel Ullán, Claude Esteban, Víctor Gómez Pin, Tomás Llorens, Johannes Gachnang, Klaus Bußmann, Jacques Dupin, Manfred Fath eta Thomas Messer.
Elogio del horizonte IV hormigoizko obra inauguratu zen, Gijóngo Santa Catalina muinoan.
Veneziako Bienalak erakusketa indibidual batekin omendu zuen Ca' Pesaro jauregian.
New Yorkeko Metropolitan Museum of Art museoan, altzairuzko Música callada II. Homenaje a J. S. Bach lana erakutsi zuen.
Erakusketa indibidualak Bartzelonako Joan Miró fundazioan eta Municheko Staatliche Graphische Sammlung zentroan.
Erakusketa indibidualak Tokion, Londresen, Lunden eta Gijónen.