Biografia
1971 - 1980
1971
Irakasle gonbidatu izan zen Harvardeko unibertsitateko Carpenter Center for the Visual Arts zentroan (Massachusettsen). Unibertsitate hartan irakasle ziharduen Jorge Guillén poeta espainiarraren lagun egin zen, baita haren alaba Teresarekin ere —biak hiri hartan atzerriraturik—.
Thyssen elkarteak altzairuzko eskultura bat enkargatu zion, Düsseldorfeko egoitza nagusirako, bere urteurrena ospatzeko: Rumor de Límites IX, ordura arte eginiko obrarik monumentalena.
Hormigoia nola landu ikasten hasi zen, José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariaren laguntzarekin. Erakusketa indibidualak Milanen eta Bartzelonan.
1972
Grabaketa saria Liublianako Arte Grafikoen Nazioarteko Bienalean.
Hormigoizko lehenbiziko lana egin zuen, Lugar de encuentros III, Madrilgo Castellana pasealekuko Aire Zabaleko Eskultura Museorako. Enrique de la Mata Gorostizaga zubiaren azpian ipini zuten, gaur egun dagoen tokian bertan.
Basaltoz eginiko Proyecto para Lund (Campo espacio de paz II) lana inauguratu zuten Suediako Lund hirian.
Municheko olinpiar jokoetarako karteletako bat egin zuen.
Obra grafiko osoaren gaineko erakusketa izan zuen Alemaniako Ulm hirian, Gisèle Michelinek katalogaturik. Atzera begirako erakusketa Madrilgo Iolas-Velasco galerian.
Villa Ingeborgera eraman zuen estudioa, zeina Villa Pazen alboan baitago. Marcial Vidal laguntzaile-lanetan hasi zen.
1973
Derrière Le Miroir aldizkarian monografiko bat eskaini zioten Lugar de encuentros III obrari, Gabriel Celaya poetaren eta Santiago Amón kritikariaren testuekin.
Lugar de encuentros IV obra egin zuen hormigoiz.
16 xilografia egin zituen Jorge GuiIlénen Más allá libururako.
Joan Artigasek material zeramikoen eta txamota lurraren inguruko ezagutzak eman zizkion, Maeght fundazioaren labeetan (Saint-Paul-de-Vence).
Erakusketa indibidualak Munichen, Bonnen, Parisen eta Genevan.
1974
Premio Internazionale Diano Marina saria eskuratu zuen, Más allá libururako eginiko ilustrazioengatik. Logotipo bat egin zuen, Debako zentralaren kontrako mugimendu antinuklearrerako.
Neruda, Allende eta Giacomettiri eskainitako hilarriak egin zituen. La Estela a Pablo Neruda obra instalatu zuten Teheranen.
Berlingo Propyläen Verlag zentroak Picassori eginiko omenaldian hartu zuen parte, baita Bartzelonako Maeght galeriaren inaugurazio-erakusketan ere.
Erakusketa indibidualak New Yorken, Bartzelonan, Madrilen, Basilean, Sevillan eta Ratillyn (Frantzian).
1975
Johann Wolfgang von Goethe-Stiftung zentroak emandako Rembrandt-Preis saria eman zioten Donostian. Euskal Herriko Unibertsitaterako logotipoa diseinatu zuen.
Cristóbal Halffter konposatzaileak obra bat estreinatu zuen eskultorearen omenez. Estela a Picasso obra egin zuen altzairuz.
Bost akuaforte egin zituen Charles Racineren Le Sujet est la clairière de son corps libururako.
Alabastrozko Gurutz IV lana instalatu zuten Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan.
Vitoria-Gasteizko Udalak eskaturik, egungo Foru Plazako diseinuari ekin zion, Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin batera. Gasteiz obra egin zuen alabastroz.
Erakusketa indibidualak Hagan, Ibizan, Neuchâtelen (Suitza) eta Madrilen.
1976
Prize of The Minister of Foreign Affairs saria eman zioten Tokioko 10th International Biennial Exhibition of Prints ekitaldian, Euskadi IV akuaforteagatik.
Amnistia-Askatasuna grabatua egin zuen, Amnistiaren aldeko Gestoren logotipoa. Erakusketa indibiduala Hellerup hirian (Danimarkan).
1977
Ohorezko kide izendatu zuten Hispanic Society of American.
Haizearen orrazia XV obra instalatu zuten Donostian. Proiektu hura Luis Peña Gancheguirekin lankidetzan egin zuen, arkitekto hura izan baitzen espazioa urbanizatzearenarduradun.
Lau akuaforte egin zituen José Miguel Ullánen Adoración liburua ilustratzeko.
Kasselgo VI Documenta ekitaldian hartu zuen parte.
Saint-Paul-de-Vencen, terrakota —bereziki, txamota lurra— lantzen hasi zen Hans Spinnerrekin. Material harekin egin zituen Lurrak saileko obrak.
Era berean, portzelana baliatzen hasi zen.
Eduardo Chillida. Obra gráfica completa 1959-1977 erakusketa Madrilgo Iolas-Velasco galerian. Erakusketa hura hainbat tokitara eraman zuten ondoren: Durangora (Bizkaia), Iruñeara eta, azkenik, Amerikako Estatu Batuetara, Cambridgeko Carpenter Center gunera, An Exhibition of Graphic Work by Eduardo Chillida izenburuarekin.
Erakusketa indibiduala Munichen.
1978
Kataluniako Pau i Treva Polemologia Institutuko Bakearen saria jaso zuen. Andrew W. Mellon Prize aintzatespena eman zioten (Pittsburgh, AEB), Willem de Kooningekin batera.
Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusirako kartela diseinatu zuen.
Lugar de encuentros III behin betiko zintzilikatu zuten Madrilgo Castellana pasealekuko Aire Zabaleko Eskultura Museoan, Martínez Calzón eta Fernández Ordóñez ingeniariek proiektaturiko zubiaren azpian.
Erakusketa indibidualak hainbat hiritan, hala nola Baden-Badenen, Zurichen, Düsseldorfen eta Parisen.
1979
Homenaje a la mar alabastro-saila egiten hasi zen, eta Homenaje a Calder lana egin zuen altzairuz, zeina zintzilikatzeko sortu baitzuen.
Erakusketa antologikoa izan zuen Carnegie Institute zentroan (Pittsburghen), Leon A. Arkusek antolaturik. Octavio Pazek sinatu zuen Chillida. Del hierro a la luz katalogoko testua.
Atzera begirako erakusketa Washingtongo Galeria Nazionalean. Ieoh Ming Pei arkitektoa ezagutu zuen. Erakusketa indibiduala Los Angelesen.
1980
Vitoria-Gasteizko Monumento a los Fueros inauguratu zuten.
Lugar de encuentros VI obra instalatu zuten Madrilgo Juan March fundazioan.
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumean erakusketa antologikoa izan zuen, eta Octavio Paz poeta mexikarrak idatzi zuen katalogoa.
Erakusketa antologikoa Madrilgo Kristalezko jauregian.
Lurrak. Terres de grand feu erakusketa Parisko Maeght galerian.
Erakusketa indibidualak Stuttgarten, Madrilen eta Bartzelonan.