Biografia

1961 - 1970

1961

Houstongo Museum of Fine Arts museoak Abesti gogorra I obra erosi zuen, urte hartan bertan egurrez egin zuen formatu handiko lehenbiziko obra.

The 1961 Pittsburgh International Exhibition of Contemporary Painting and Sculpture erakusketan hartu zuen parte, Carnegie Institutean (Pittsburghen).

Donostiako Arte Garaikidearen I. Erakusketan hartu zuen parte 1961ean, Donostiako San Telmo Museoan.

Erakusketa indibiduala Parisko Maeght galerian. James Johnson Sweeney New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko zuzendariak idatzi zuen katalogoa. Georges Braquek olio bat eman zion Yunque de sueños II obraren truke.

Franz Meyer, Ilarik eta Ikaraundi obren jabea, Kunsthalle Basel zentroko zuzendari izendatu zuten.
 

<em>Abesti gogorra I</em>
1 / 1 Abesti gogorra I
<em>Abesti gogorra I</em> obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian
1 / 1 Abesti gogorra I obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian
<em>Abesti gogorra I</em> obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian
1 / 1 Abesti gogorra I obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian
Chillida Georges Braquerekin, zeinari <em>Yunque de Sueños II</em> oparitu baitzion, Parisko Maeght galerian
1 / 1 Chillida Georges Braquerekin, zeinari Yunque de Sueños II oparitu baitzion, Parisko Maeght galerian

1962

Providence Art Club Prize aitortza eman zioten Kane Memorial Exhibition Some Directions in Modern Sculpture erakusketan eginiko lanagatik (AEB).

Erakusketa indibiduala Kunsthalle Basel zentroan, eta, aldi berean, Chillidari eta Rothkori buruzko beste bat, Arnold Rüdlingerrek antolaturik. Franz Meyer arduratu zen erakusketa indibidualerako katalogoaz.

Houstongo Museum of Fine Arts museoak, Sweeney zuzendari zuela, Three Spaniards: Picasso, Miró, Chillida erakusketa antolatu zuen. Grandi Premi della Biennale 1948-1960 erakusketan hartu zuen parte, Veneziako Ca’ Pesaro jauregian. Art since 1950 erakusketan partaide izan zen, Seattle’s World Fair 1962 ekitaldian.

Gaston Bachelard, filosofoa eta artistaren adiskidea, hil zen.

Luis semea jaio zen. 

Chillida Partenoiko marmolen aurrean (British Museum, Londres)
1 / 1 Chillida Partenoiko marmolen aurrean (British Museum, Londres)
Chillida Partenoiko marmolen aurrean (British Museum, Londres)
1 / 1 Chillida Partenoiko marmolen aurrean (British Museum, Londres)

1963

Greziara bidaiatu zuen, emazte Pilar, Louis G. Clayeux, eta Christine eta Jacques Dupin lagun zituela.

Italiara bidaiatu zuen: Erromara, Medardo Rossoren obra bisitatzera, eta, ondoren, Unbria eta Toskana eskualdeetara, Piero della Francescaren obra ikustera.

Louis Clayeuxekin, Delfosen
1 / 1 Louis Clayeuxekin, Delfosen
Pilar Mizenasen
1 / 1 Pilar Mizenasen
Chillida Michelangeloren <em>Esklabo gaztea</em> obraren aurrean, Akademiaren Galeria, Florentzia
1 / 1 Chillida Michelangeloren Esklabo gaztea obraren aurrean, Akademiaren Galeria, Florentzia
Eduardo Chillida bere marrazkietako baten aurrean
1 / 1 Eduardo Chillida bere marrazkietako baten aurrean
<em>Modulación del espacio I</em> obraren alboan, Donostiako Villa Pazeko lantegian
1 / 1 Modulación del espacio I obraren alboan, Donostiako Villa Pazeko lantegian

1964

The 1964 Pittsburgh International Exhibition of Contemporary Painting and Sculpture erakusketan hartu zuen parte. Carnegie Prize saria irabazi zuen.

Erakusketa indibidual bat izan zuen Parisko Maeght galerian, eta Carola Giedion-Welcker arte-historialariak idatzi zuen katalogoa.

Saint-Paul-de-Venceko Maeght fundazioaren inaugurazioaren harira antolaturiko erakusketan parte hartu zuen —eraikin haren arkitektura-proiektua Josep Lluis Serten lana da—, bai eta Painting and Sculpture of a decade 54-64 erakusketan ere, Londresko Tate Gallery zentroan. 

Kasselgo III Documenta ekitaldian hartu zuen parte.

Abesti gogorra IV egin zuen; gaur egun, Cuencako Arte Abstraktu Espainiarraren Museoan dago. 

Eduardo semea jaio zen. 

Josep Lluís Sert, Josep Llorens i Artigas, Joan Miró eta Chillida, Maeght fundazioaren inaugurazioan, Saint-Paul-de-Vencen
1 / 1 Josep Lluís Sert, Josep Llorens i Artigas, Joan Miró eta Chillida, Maeght fundazioaren inaugurazioan, Saint-Paul-de-Vencen
Maeght galeriaren sarreran, Parisen, bere erakusketa indibidualaren kausaz
1 / 1 Maeght galeriaren sarreran, Parisen, bere erakusketa indibidualaren kausaz
Parisko Maeght galerian eginiko erakusketa indibidualaren ikuspegia
1 / 1 Parisko Maeght galerian eginiko erakusketa indibidualaren ikuspegia
Chillida Parisko Maeght galeriako bere erakusketa indibidualean
1 / 1 Chillida Parisko Maeght galeriako bere erakusketa indibidualean
Alberto Giacometti, Aimé Maeght eta Pierre Volboudt, Parisko Maeght galeriako erakusketa indibidualean
1 / 1 Alberto Giacometti, Aimé Maeght eta Pierre Volboudt, Parisko Maeght galeriako erakusketa indibidualean
Aimé Maeght, Parisko Maeght galeriako erakusketa indibidualean
1 / 1 Aimé Maeght, Parisko Maeght galeriako erakusketa indibidualean
Maria eta Susana alabekin
1 / 1 Maria eta Susana alabekin
Chillida Pilarrekin
1 / 1 Chillida Pilarrekin
Chillida Belzunce familia, Donostiako Villa Pazeko estudioan
1 / 1 Chillida Belzunce familia, Donostiako Villa Pazeko estudioan
<em>Abesti Gogorra IV</em>
1 / 1 Abesti Gogorra IV

1965

Alabastroa lantzen hasi zen, eta, beste hainbat piezaren artean, Homenaje a Kandinsky egin zuen, baita Elogio de la luz saileko lehenbiziko obra ere. 

Ilustrazioak egin zituen akuafortean André Frénaud egilearen Le Chemin des devins libururako. 

Erakusketa egin zuen Londresko Tunnard Gallery zentroan, eta Sir Roland Penrosek idatzi zuen katalogoa.

Kestner Gesellschaftean erakusketa egin zuen (Hannoverren, Alemanian), eta Carl Haenleinek zuzendu zuen. 

<em>Homenaje a Kandinsky</em>
1 / 1 Homenaje a Kandinsky
<em>Elogio de la Luz I</em>
1 / 1 Elogio de la Luz I
Sir Roland Penrose, Kenneth Armitage eta Chillida, McRoberts and Tunnard Galleryn (Londresen) eginiko erakusketa indibidualean
1 / 1 Sir Roland Penrose, Kenneth Armitage eta Chillida, McRoberts and Tunnard Galleryn (Londresen) eginiko erakusketa indibidualean
Chillida Belzunce familia, Villa Pazen, Donostian
1 / 1 Chillida Belzunce familia, Villa Pazen, Donostian

1966

Duisgurg Hiriak emaniko Wilhelm-Lehmbruck-Preis saria jaso zuen, baita Groβer Kunstpreis des Landes Nordrhein-Westfalen aintzatespena ere.

Urte-hasieratik, Porriñoko harrobietan (Galizian) egin zuen lan, Nicanor Carballo harginarekin. 

Abesti gogorra V obra egin zuen granitoz, Houstongo Museum of Fine Artserako. Bertan, euskal artistari buruzko lehenbiziko atzera begirako erakusketa antolatu zuen James Johnson Sweeneyk, Chillida: Made of Iron, eta ondoren Amerikako Estatu Batuetako beste bi tokitan izan zen: Utican eta Saint Louisen. 

Parisko XXIIe Salon de Mai de París ekitaldian hartu zuen parte.

Erakusketa indibiduala Dusburgeko Lehmbruck Museumean; Gerhard Händler arduratu zen katalogoa idazteaz. Erakusketa indibidualak Munichen, Duisburgen eta Parisen.

Wilhelm Lehmbruck sariaren ekitaldia, Duisburg hirian
1 / 1 Wilhelm Lehmbruck sariaren ekitaldia, Duisburg hirian
Ipar Renania-Westfaliako Arteen Sari Nagusia jasotzen
1 / 1 Ipar Renania-Westfaliako Arteen Sari Nagusia jasotzen
Ipar Renania-Westfaliako Arteen Sari Nagusiaren ekitaldia
1 / 1 Ipar Renania-Westfaliako Arteen Sari Nagusiaren ekitaldia
Ignacio semea eta Pilar, Porriñoko harrobietan (Pontevedran)
1 / 1 Ignacio semea eta Pilar, Porriñoko harrobietan (Pontevedran)
Pilar, <em>Abesti Gogorra V</em> obra instalatzerakoan, Houstongo Arte Ederren Museoan
1 / 1 Pilar, Abesti Gogorra V obra instalatzerakoan, Houstongo Arte Ederren Museoan
<em>Abesti Gogorra V</em>, Museum of Fine Arts Houston
1 / 1 Abesti Gogorra V, Museum of Fine Arts Houston
James Johnson Sweeney eta Pilar, Museum of Fine Arts museoan eginiko atzera begirakoan
1 / 1 James Johnson Sweeney eta Pilar, Museum of Fine Arts museoan eginiko atzera begirakoan
<em>Abesti Gogorra V</em> obraren ikuspegia, Museum of Fine Arts Houston museoan eginiko atzera begirakoan
1 / 1 Abesti Gogorra V obraren ikuspegia, Museum of Fine Arts Houston museoan eginiko atzera begirakoan
Houstongo Arte Ederren Museoan eginiko atzera begirakoaren ikuspegia
1 / 1 Houstongo Arte Ederren Museoan eginiko atzera begirakoaren ikuspegia
Duisburgeko Wilhelm Lehmbruck museoan eginiko Chillida erakusketan
1 / 1 Duisburgeko Wilhelm Lehmbruck museoan eginiko Chillida erakusketan
Duisburgeko Wilhelm Lehmbruck Museumean eginiko Chillida erakusketan
1 / 1 Duisburgeko Wilhelm Lehmbruck Museumean eginiko Chillida erakusketan

1967

Pierre Volboudten Chillida liburua argitaratu zen, eta Juan Eduardo Cirlotek itzuli zuen gaztelaniara. Eskultorea aforismoak idazten hasi zen —Aromas deitu zituen gerora—.

Spanische Kunst heute erakusketan parte hartu zuen Kunstsammlung Bochum, Kunsthalle Nürnberg eta Berlingo Akademie der Künste zentroetan, bai eta Dix ans d’art vivant 1955-1965 erakusketan ere, Saint-Paul-de-Venceko Maeght fundazioan, François Wehrlin antolatzaile zuela. 

Hainbat erakusketatan izan zen partaide: Sculpture. A Generation of Innovation (Chicagoko Arte Institutua), Sculpture from Twenty Nations (Solomon R. Guggenheim Museum, New York) eta The 1967 Pittsburgh International Exhibition of Contemporary Painting and Sculpture (Carnegie Institute, Pittsburgh). 

Lehenbiziko Nueva Forma erakusketa Madrilen, Juan Daniel Fullaondo arkitekto bilbotarrak eta Santiago Amón kritikariak antolatuta. Hauek izan ziren partaide: Millares, Palazuelo, Oteiza, Ruiz Balerdi eta Chillida, batetik, eta Fullaondo, Molezún, Collares, Fernández Alba eta Sáenz de Oiza arkitektoak, bestetik. 

Erakusketa indibidualak Düsseldorfen eta Stockholmen. 

Chillida, Pierre Volboudt. Paris: Maeght Éditeur, 1967
1 / 1 Chillida, Pierre Volboudt. Paris: Maeght Éditeur, 1967
<em>Nuevas Formas II</em> erakusketa kolektiboa, Madrileko HISA aretoan
1 / 1 Nuevas Formas II erakusketa kolektiboa, Madrileko HISA aretoan
<em>Nuevas Formas II</em> erakusketa kolektiboa, Madrileko HISA aretoan
1 / 1 Nuevas Formas II erakusketa kolektiboa, Madrileko HISA aretoan

1968

Max Hölzer egilearen Meditation in Kastilien liburua ilustratzeko litografiak egin zituen.

Lehenbiziko topaketa Martin Heidegger filosofoarekin, Schloß Hagenwil-eko jatetxe ospetsuan (Suitzan), zeinaren bultzatzaile izan baitziren Franz Larese eta Heinrich W. Petzet, Erker-Presseko editoreak.

Alrededor del vacío IV obra Kunstmuseum Basel zentroko atartean instalatu zuten, Calderren eta Rodinen bi obrarekin batera.

Kasselgo IV Documenta ekitaldian parte hartu zuen. 

Artistaren sorterrian batzorde zibil bat osatu zen omenaldia egiteko, aldi baterako erakusketa bat antolatzeko proposamenarekin. Horren tokian, Chillidak esku-hartze bat proposatu zuen, txiki-txikitatik deigarria zitzaion inguru batean, Tenis Klubeko pasealekuan (gaur egun, Eduardo Chillida pasealekua da). Inguru hori begiz jota zeukan 1952tik, orduan egin baitzuen Haizearen orrazia I azterketa, saileko lehenbiziko eskultura. 1977an instalatu zen behin betiko Haizearen orrazia XV

Erakusketa indibiduala Parisko Maeght galerian; katalogoa Juan Daniel Fullaondok idatzi zuen.
 

Litografiak eta justifikazio-orria Max Hölzer egilearen <em>Metidation in Kastilien</em> obran. San Galo: Erker-Verlag, 1968
1 / 1 Litografiak eta justifikazio-orria Max Hölzer egilearen Metidation in Kastilien obran. San Galo: Erker-Verlag, 1968
<em>Alrededor del vacío IV</em>, Kunstmuseum (Basilea)
1 / 1 Alrededor del vacío IV, Kunstmuseum (Basilea)
<em>Haizearen orrazia VII</em> azterketa
1 / 1 Haizearen orrazia VII azterketa
<em>Alrededor del vacío IV</em> obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian
1 / 1 Alrededor del vacío IV obraren instalazioa, Parisko Maeght galerian

1969

Zazpi litocollage egin zituen Die Kunst und der Raum argitalpenerako (Martin Heidegger), zeina San Galoko Erker-Presse etxeak argitaratu baitzuen.

Altzairuzko Haizearen orrazia VI obra instalatu zuten UNESCOren eraikinaren parean, Parisen. Atzera begirakoa Zuricheko Kunsthaus zentroan. 

Obra grafikoaren eta marrazkien erakusketa Basilean; katalogoan Dieter Koepplin eta Carola Giedion-Welcker egileen testuak jaso ziren. Beste zenbait erakusketa ere egin zituen Zurichen, Amsterdamen eta Munichen.

Martin Heidegger eta Chillida (Erker-Presse, San Galo)
1 / 1 Martin Heidegger eta Chillida (Erker-Presse, San Galo)
<em>Die Kunst und der Raumde Martin Heidegger</em>, Chillidak ilustratua. San Galo: Erker-Presse, 1969
1 / 1 Die Kunst und der Raumde Martin Heidegger, Chillidak ilustratua. San Galo: Erker-Presse, 1969
<em>Die Kunst und der Raum</em> obraren azala
1 / 1 Die Kunst und der Raum obraren azala
<em>Die Kunst und der Raum</em> obrarako litocollagea
1 / 1 Die Kunst und der Raum obrarako litocollagea
<em>Haizearen orrazia VI</em>, UNESCO, Paris
1 / 1 Haizearen orrazia VI, UNESCO, Paris
Chillida Belzunce familia, Villa Paz, Donostia
1 / 1 Chillida Belzunce familia, Villa Pazen, Donostian
Stedelijk Museumean eginiko atzera begirakoaren ikuspegia, Amsterdamen
1 / 1 Stedelijk Museumean eginiko atzera begirakoaren ikuspegia, Amsterdamen

1970

Eskulturaren Wellington saria jaso zuen Madrilen. 

Alrededor del vacío V altzairu herdoilgaitzezko eskultura ipini zuten Munduko Bankuaren barne-patioan, Washingtonen. 

Hoffmann-La Roche fundazioak Oyarak II obra instalatu zuen Basilean. 

Altzairuzko Estela a Rafael Elosegui obra instalatu zuten Donostiako Golfeko Errege Klubean. 

Tamaina handiko lehenbiziko akuaforte-saila egin zuen: Leku

Erakusketa indibiduala Franfurteko Kunstkabinett zentroan; Ernst Wuthenow eta Hanna Bekker vom Rath izan ziren antolatzaile. 

Erakusketa indibiduala Parisko Maeght galerian. Franz Meyerrek idatzi zuen Notes sur les dessins dEduardo Chillida katalogoa.

Zuricheko Maeght galeriaren inaugurazio-erakusketan hartu zuen parte. Erakusketa indibidualak Parisen, Varsovian, Pittsburghen eta Mexikon. 

<em>Alrededor del vacío V</em> Munduko Bankuan, Washingtonen
1 / 1 Alrededor del vacío V Munduko Bankuan, Washingtonen
<em>Oyarak II</em> Basilean
1 / 1 Oyarak II Basilean
<em>Estela a Rafael Elosegui</em>, Donostiako Golfeko Errege Klubean
1 / 1 Estela a Rafael Elosegui, Donostiako Golfeko Errege Klubean
<em>Leku V</em>
1 / 1 Leku V
Chillida eta Alexander Calder Maeght fundazioan, Saint-Paul-de-Vencen
1 / 1 Chillida eta Alexander Calder Maeght fundazioan, Saint-Paul-de-Vencen
Robert eta Lydie Dutrouren grabaketa-lantegian, Saint-Paul-de-Vencen
1 / 1 Robert eta Lydie Dutrouren grabaketa-lantegian, Saint-Paul-de-Vencen
Chillida, André Frénauden <em>Le Chemin des devins</em> libururako xafletako bat lantzen
1 / 1 Chillida, André Frénauden Le Chemin des devins libururako xafletako bat lantzen