Biografia
1951 - 1960
1951
Apirilaren 23an Guiomar jaio zen, zortzi seme-alabetan zaharrena.
Urrian, senar-emazteak Euskal Herrira bueltatu ziren behin betiko, eta Vista Alegre etxean (Eduardoren izeba baten finkan) instalatu ziren, Hernaniko Florida auzoan (Gipuzkoa).
Manuel Illarramendiren sutegian hasi zen lanean, Paco Celarain eta Agustín Arrieta laguntzaile zituela.
Parisen eginiko zenbait obra apurtu egin ziren bueltako bidaian: tortsoak, gorputzak, zaldun bat eta Metamorfosis. Azaroan, burdinazko lehenbiziko pieza egin zuen berokuntza bidez, Ilarik, eta behi-adarraren hautsa baliatu zuen oxidazioa saihesteko.
1952
José Cruz Iturbe laguntzaile-lanetan hasi zen, Vista Alegreko garajean instalatutako sutegian. Chillida eta biak burdina pudelatuaren bila ibiltzen ziren, Gipuzkoako txatartegietan barrena.
Era berean, landaguneetako erremintak baliatzen hasi zen (laiak eta aizkorak, kasu), lehenbiziko eskulturak egiteko.
Aurreneko collageak ez ezik, Haizearen orrazia I eskultura ere egin zuen (sail horretako lehenbizikoa), gaur egun Madrilgo Sofía Erregina Museoan dagoena.
Hernanin bizi izanik ere, sarritan joaten zen Paris aldera.
Abenduaren 10ean Pedro jaio zen.
1953
Ignacio anaia hil zen moto-istripu batean.
Contrapunto egin zuen, aitzur-collage formako erliebe bat.
Urte horretako piezek landaguneko material industrialekin berrantolatzen dute espazioa.
1954
Maiatzaren 31n Ignacio semea jaio zen. Abenduan, ama Carmen hil zitzaion.
Ohorezko Diploma X Triennale di Milano erakusketan, zeinera Ramón Vázquez Molezún arkitektoak gonbidatu baitzuen.
Lehenbiziko erakusketa indibiduala, eskultura, marrazki eta collageekin, Madrilgo Clan galerian (José Antonio Llardentek zuzentzen zuen).
Desde dentro pieza Le Premier Salon de la sculpture abstraite erakusketan ipini zuten ikusgai, Parisko Denise René galerian.
Arantzazuko basilikarako lau ateak egin zituen. Kunsthalle Bern zentroko Arnold Rüdlinger zuzendariak Hernaniko lantegia bisitatu zuen.
1955
Donostiako Udalak Alexander Flemingen omenezko eskultura bat eskatu zion.
Monumento a Fleming sortu zuen, harriz, eta Ategorrietako lorategi publikoan ipini zen, Donostian.
Aurreko urtean Arnold Rüdlingerrek aukeratutako zenbait lan erakutsi zituen Bernako Kunsthalle aretoan.
Urriaren 12an alaba Carmen jaio zen.
Espíritu de los pájaros II obra egin zuen; bi posizio onartzen ditu: batetik, estatikoa, hiru puntutan oinarritua, eta, bestetik, zintzilik. Era berean, Hierros de temblor I –lehenbizikoz ebaki zuen burdinazko xafla– eta Música de las esferas I ere sortu zituen.
1956
Aita Pedro hil zitzaion.
Lehenbiziko erakusketa indibiduala Parisko Maeght galerian, 27 eskulturarekin.
Estrainekoz, hiru erreplika egin zituen brontzez.
Gaston Bachelardek saiakera bat idatzi zuen Derrière Le Miroir aldizkarian, «Le cosmos du fer», burdina forjatuzko aurreneko lan haiei buruz. Eskultoreak obra bat eskaini zion filosofo frantsesari.
1958
Hemezortzi eskultura ipini zituen ikusgai XXIX Biennale di Venezia erakusketako Espainiaren pabiloian, eta Gran Premio Internationale per la scultura irabazi zuen.
Ondoren, 3ª Mostra dei Pittori e Scultori Premiati alla Biennale d’Arte di Venezia erakusketan hartu zuen parte, Messinako Azokako Palazzo delle Nazioni jauregian.
1958 Pittsburgh International Exhibition of Contemporary Painting and Sculpture erakusketan esku hartu zuen, Carnegie Institute zentroan (Pittsburghen), zeinak Aizian obra eskuratu baitzion.
Sculptures and Drawings from Seven Sculptors erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumean, eta, han ziharduela, James Johnson Sweeney zuzendariaren eta Edgar Varèse musikariaren adiskide egin zen.
José Guerrerok, Wilfredo Lamek, Norbert Krickek eta Chillidak erakusketa egin zuten Chicagoko Graham Foundationen, Graham Foundation Award for Advanced Studies in the Fine Arts eskuratu ondotik.
Frank Lloyd Wright ezagutu zuen.
Susana alaba jaio zen.
1959
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko Inaugural Selection hautapenean esku hartu zuen, bai eta Kasselgo II Documenta ekitaldian ere.
EUROPEAN ART TODAY: 35 Painters and Sculptors erakusketan hartu zuen parte, Minneapolis Institute of Arts zentroan, eta, ondoren, AEBko eta Kanadako zenbait hiritan egon zen ikusgai.
Lehenbiziko akuaforteak egin zituen.
1960
Prix Kandinsky saria jaso zuen Nina Kandinskyren eskutik.
Chillidaren obra New Spanish Painting and Sculpture erakusketan jaso zuten, New Yorkeko Museum of Modern Art museoan.
Alaba María jaio zen.
Alberto Giacomettiren adiskide egin zen.