Biografia
1941 - 1950
1942
Arkitektura ikasteko prestatzen hasi zen Donostian.
Azterketak Santiago de Compostelan egin zituen, eta, ondoren, Madrilgo Unibertsitatean eta Ximénez de Cisneros ikastetxe nagusian hasi zen.
Izen ona hartu zuen Realeko atezain titular gisa.
Belaunean izaniko lesio baten ondorioz, utzi egin behar izan zion futbolean jokatzeari.
1947
Arkitektura-ikasketak utzi eta marrazten hasi zen Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan.
Aitaren lagun José Martínez Repullésen eskultura-lantegian hasi zen. Horrek babestu egin zuen Eduardoren eta haren anaien artegintzarako bokazioa.
Lehenbiziko piezak egin zituen, eta ohartu zen ez zituela «eskuak buztinetan sartu nahi», buztina ez zela bere materiala.
1948
Parisera joan zen urrian, eta gela bat lortu zuen Unibertsitate Hiriko Espainiako Ikastetxean. Han egokitu zen José Guerrero eta Eusebio Sempererekin.
Lehenbiziko lanak igeltsuz egin zituen, Louvreko antzinako Greziako eskulturekin liluraturik.
Pablo Palazuelo margolariaren adiskide bihurtu zen, zeinak laguntza handia eskaini baitzion lehenbiziko trebakuntzan.
1949
Bernard Dorival Musée d'Art Moderneko kontserbazio-arduradunak –zentro hartako zuzendari Jean Cassou oso loturik zegoen euskal margolariekin– Forma eskultura hautatu zuen Parisko Salon de Mai zentroan erakusteko.
1950
Uztailaren 28an, Pilar Belzuncerekin ezkondu zen Aieteko parrokian, Donostian.
Elkarrekin, Genarelli eskultore italiarraren etxera joan ziren bizi izatera, Villaines-sous-Bois udalerrira (Seine-et-Oise eskualdea, Paristik hurbil), eta, han, Pablo Palazuelorekin egin zuten topo.
Paco Durrio eskultore bilbotarrak ere han izan zuen estudioa.
Maeght galerian eginiko Les Mains éblouies erakusketarako, Louis G. Clayeuxek eskultorearen bi pieza hautatu zituen: Torso eta Metamorfosis.
Lehenbiziko pieza, harrizkoa, Saint-Paul-de-Venceko Maeght fundazioan dago.