Eduardo Chillida 100 urte
2024ko urtarrilaren 10ean, Eduardo Chillida, XX. mendeko Espainiako artista unibertsal eta eragin handiena utzi zuena, jaio zeneko 100. urteurrena ospatu genuen. Sustraiak Euskadin ondo errotuta, bere eskuek mundu osoko zerumugak besarkatu eta gizartearekin bat egiteko toki paregabe bihurtu zituen.
2023an hasi ziren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak eta, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak bultzatuta, bere lanaz gain, arte garaikidearen historiari egindako ekarpenak eta bere balioak eta sentsibilitatea ere hedatzeko aukera bikaina da.
Eduardo Chillida 100 urte egitasmoak erakusketak, musika, hezkuntza, pentsamendua eta ospakizuna oinarri dituen egitarau oparoa bultzatzen du. Hala, nazioarteko ospakizun hori Chillidaren sormen-lana mundu osoko kultura, belaunaldi eta jatorri ugaritara gerturatzeko aukera bikaina da.
Ekimenak Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.
“Zuhaitz baten modukoa naiz: sustraiak bere herrialdean izanagatik, adarrak mundura zabalduta dauzkana”.
Eduardo Chillida
Proiektuak
Aurtengo mendeurrena ospatzeko, ekitaldi eta ekintza ugari antolatu ditugu. Jarraian, haiek ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Informazio gehiago info@eduardochillida.com