Eduardo Chillida. Infinituaren laudorioa
Erakusketak
Colegio Notarial del País Vasco eta Fundación Notariado
Online
2025.07.17tik ikusgai
Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Notariotza Fundazioak, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioarekin lankidetzan, Eduardo Chillidari omenaldia egiten diote "Eduardo Chillida. Infinituaren laudorioa" proiektu kulturalarekin. Proiektua Enrique Andreo Martín arkitektoak komisariatutako argitalpen baten eta multimedia erakusketa birtual baten inguruan egituratzen da, euskal artistaren ikuspegia aztertzeko, haren obra batzuetan sakontzeko eta bizitzari, arteari, espazioari edo erlijioari buruz egin zituen hausnarketetara hurbiltzeko.