Biografia

1924 - 1930

1924

Eduardo Chillida Juantegui Donostian jaio zen, urtarrilaren 10ean. Haren gurasoak, Pedro Chillida Aramburu karrerako militarra eta Carmen Juantegui Eguren, Donostiako Zaragoza plazan bizi ziren.

Hiru seme izan zituzten: Eduardo, Gonzalo eta Ignacio. Amona, Juana Eguren Jáuregui, Biarritz hotelaren jabea eta zuzendaria zen, zeina aitaren etxearen alboan baitzegoen.

Chillidak Marianistetan ikasi zuen lehenbizi, eta, ondoren, Malaxechevarría Akademian. Batxilergoko azterketa Valladoliden egin zuen bere kontura.

Eduardo Chillida (ezkerrean) txikitan, lehengusu-lehengusinekin Kontxako hondartzan
1 / 1 Eduardo Chillida (ezkerretan) txikitan, lehengusu-lehengusinekin Kontxako hondartzan
Carmen Juantegui eta Pedro Chillida, artistaren gurasoak
1 / 1 Carmen Juantegui eta Pedro Chillida, artistaren gurasoak
Chillida ama Carmen Juanteguirekin eta Gonzalo eta Ignacio anaiekin Oriamendin, gaur egun Chillida Leku hartzen duen tokian
1 / 1 Chillida ama Carmen Juanteguirekin eta Gonzalo eta Ignacio anaiekin Oriamendin, gaur egun Chillida Leku hartzen duen tokian