Unitate didaktikoa. Eduardo Chillida, 100 urte

Hezkuntza

Maushaus

Gipuzkoa

2024

Maushaus arkitekto taldea Chillidari buruzko unitate didaktiko bat prestatzen ari da, artistaren obran eta pentsamenduan sakondu nahi duten ikastetxe, irakasle eta hezitzaileentzat. Dokumentu hau erreferentziazkoa izango da, eskultorearen lana zeharka eta diziplinatik haratago landuko duena, artearen inguruan eginiko Chillidaren idatzi, pentsaera eta hausnarketetaik abiaturik.

Artistaren biografiara hurbilketa bat izateaz gain, gida honek Chillidak artelanak egin ahal izateko behar izan zituen tresnak jorratuko ditu, ez soilik herraminta fisikoak, bere lana osatzen duten osagaiak ere, hala nola, hutsa eta materia, poesia, marrazketa edota aromak. Izan zituen ideia iturri nagusienak ere kontuan hartuko dira, Chillida musikan, naturan, filosofian edo zientzian inspiratu baitzen bere eskultura eta marrazkiei forma emateko.

Argitalpen honek irakasleei Chillidaren obra ulertzeko gakoak eskainiko dizkie, ikasleei hurbildu ahal izateko; baina gainera, ikasgeletan lantzeko ariketa praktikoak ere ekarriko ditu. Pixkanaka ikasleak Chillidaren unibertsoan sartzen joango dira, Haizearen Orrazia eta beste eskultura zein bilduma enblematiko eta internazionalenak ezagutuko dituzte. Gainera, ikuspegi desberdinetatik landu ahal izango da: artea, poesia, literatura, matematika, zientzia edo filosofia. Baita zeharkako gaiak ere, hala nola giza eskubideak edo natura.