Maeght Unibertsoa

Erakusketak

Chillida Leku

Hernani

2023ko abenduaren 2tik 2024ko apirilaren 14ra

Abenduaren 2an, Chillida Lekuk Maeght Unibertsoa irekiko du, Eduardo Chillidaren lanen eta Aimé Maeght martxante historikoarekin eta bere emazte Margueritekin batera lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen duen erakusketa. Hau honela, Georges Braque, Alexander Calder, Alberto Giacometti, Pablo Palazuelo, Julio González, Jean Arp, Barbara Hepworth, Antoni Tàpies, Joan Miró edo Marc Chagall-en pieza nabarmenak izango dira museoan. Fondation Marguerite et Aimé Maeght-ekin eta Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioarekin batera antolatu da, eta Saint-Paul-de-Vence-ko Maeght fundazioaren omenez sortua.

Eduardo Chillidak — Maeghtek bultzatutako sortzaile taldeko artista gazteenetako bat, galeristak "Mon petit" ezizena jarri ziona — konfiantzazko eta adiskidetzako harremana izan zuen, 30 urte inguru iraun zuena, Maeght hil zen arte. Zalantzarik gabe, galeristak behin betiko lagundu zuen Chillidaren irudia bultzatzen, artista, bohemio eta sortzaileak sarri joaten ziren espazio batean sorkuntza-une apartak partekatzeko aukera emanez.