Jesús Uriarte. Chillida lanean

Erakusketak

Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoa

Donostia

2024.03.15 - 2024.06.30

Tabakaleran egoitza duen Kutxa Fundazioaren Artegunea Aretoak Jesus Uriarte aurkezten du. Chillida Lanean erakusketak agerian uzten du Jesus Uriarte argazkilariak Eduardo Chillidarekin 20 urte baino gehiagoz izan zuen harreman profesionala eta pertsonala. Marrazki xumeenetatik hasi eta eskultura monumentalenetaraino, Uriarteren argazkiek bere lan-prozesuaren alderdi intimo eta argitaragabeak dokumentatu zituzten.

Jon Uriarte da erakusketaren komisarioa, eta artista gipuzkoarraren ibilbidean funtsezkoak diren lau material hartzen ditu abiapuntutzat: papera, lurra, altzairua eta hormigoia. Jesus Uriarteren irudiek haietako bakoitzean inplikatutako espazioak, denborak eta pertsonak erakusten dituzte, bere adiskidetasunak eta denboran zehar zuen lankidetza jarraituak eskaintzen zuten hurbiltasunetik.