Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin
Erakusketak
Chillida Leku
Hernani
2024.05.15 - 2025.01.12
Erakusketak Eduardo Chillidaren 100 urte Telefonica Bildumarekin biltzen du, Chillida Lekun Telefonicaren ondarearen parte diren eskultorearen pieza sorta bat aurkeztuz. Telekomunikazio enpresa hau, 80ko hamarkadan zehar, aitzindaria izan zen bildumagintza korporatiboaren arloan. Konpainiak gure herriko artearekin eta kulturarekin duen konpromiso horri esker, Eduardo Chillida artistaren eskultura eta paperezko obra multzo handi bat bildu ahal izan zuen.
Burdinazko eta zurezko, lurrezko, alabastrozko eta altzairuzko piezak osatu berri den Telefonicaren Arte Bilduma handitu zuten, Picasso, Juan Gris, Tàpies edota Luis Fernándezen koadroekin batera. Testuinguru honetan, Eduardo Chillidaren eskulturek sendotasun eta garrantzi handia ematen diote Telefonica Bildumaren modernotasunaren diskurtsoari.