Eduardo Chillida. 100 urte
Bestelakoak
Lenbur Lurralde Museoa
Legazpia
2024 - 2025
Lenbur Fundazioak, Legazpiko Udalarekin lankidetzan, burdinaren industriari balioa ematea du helburu, Burdinaren Haran ezagunaren kultura-nortasunaren sinbolo gisa. Bertan, industria hori artearekin lotzen duten museoak eta espazioak aurki ditzakegu, Chillida Lantoki, esaterako.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, egitarau osoa prestatu dute, 2024an eta 2025ean Mirandaola Burdinolara, Chillida Lantokira eta Chillida Lekura bisita bereziak, erakusketak, kontzertuak, ikastetxe eta familientzako Eduardo Chillidarengan inspiratutako arte-tailerrak, musika- eta dantza-jarduerak — Work it out Chillida Lantokin (ERIH) —, hitzaldiak, zinema-ziklo bat eta Eduardorekin eskulturak egiten lagundu zuten langile legazpiarren omenaldiak planteatzen dituena.