Ciento volando, Arantxa Aguirre
Ikus-entzunezkoak
A Contracorriente Films & Bixagu
Espainia
2024ko udazkena
Arantxa Aguirreren Ciento volando dokumentalak, A Contracorriente Films eta Bixagu Entertainment ekoizleek, Chillida Leku bisitatzeko, sentitzeko eta bizitzeko esperientzia paregabea ikus-entzunezko hizkuntzara eramateko erronka hartu du bere gain. Estreinaldia 2024ko udazkenerako aurreikusita dago, eta helburua da ehundurak, usainak, tenperaturak eta masa itzel eta betikoen pisu bera kolorearekin, argiarekin eta soinuarekin lotzea denbora-zati batean.
Chillida Leku, Eduardo Chillidak pentsatu eta Pilar Belzunce emaztearekin bilatu, aurkitu eta modelatu zuen espazioa, obra bakoitza finkatzeko, egiteko eta munduan bere lekua aurkitzeko pasabide gisa sortu zen. Denborarekin, museo soil izatetik harago joanda, Chillidaren betiko ondarea bizi den espiritu eta formarekin lotura estuena duen lekua izatera igaro zen.