Chillidaren burdinezko Eguzkia

Hezkuntza

Arantzazuko Adiskideak

Arantzazu

2024.10.20 - 2024.10.27

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegia, Arantzazulab, Oñatiko Udala, Chillida Belzunce familia eta Maushaus estudio donostiarraren laguntzarekin, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bi arte-tailer antolatu ditu Arantzazun, urriaren 20an eta 27an, igandeetan, 10:30etik 13:30era. Aurten, Eduardo Chillidaren (1924-2002) jaiotzaren mendeurrenarekin batera, Arantzazuko Basilikako ateetan egindako lana aztertzeko aukera izango dute.

Eduardo Chillida izango da 'Chillidaren burdinezko eguzkia' tailerreko protagonista, Maushaus estudioaren eskutik. Jarduera 10:30ean hasiko da Gandiaga Topagunean. Bertan, tailerraren sarrera labur bat egingo da proiektatutako irudiekin, eta bisita gidatu batekin jarraituko da, bere obretako bat – Basilikako ateak – zuzenean aztertu eta behatzeko eta "frottage" teknika praktikatzeko. Bisita egin ondoren, parte-hartzaileak Gandiaga Topagunera joango dira lanarekin jarraitzeko. Bertan, marrazkia eta paperezko collagea erabili ahal izango dituzte.