Chillida. Poesía es construcción
Erakusketak
Centro de Arte de Alcobendas
Alcobendas, Madrid
12.02.2025 - 04.05.2025
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen duten jardueren barruan, Alcobendas Arte Zentroak eskultorearen lana paradigma jakin batetik jorratzen duen erakusketa bat aurkezten du: poesiarena, zeina, eraikuntzaren nozioarekin etengabeko tentsioan, bere lanari eutsi baitzion.
Poesia izan zen Chillidaren funtsezko eskemetako bat bere diskurtso plastikoari ekiteko orduan, halako pentsamendu- eta ekintza-esparru bat. Bere obra paradoxaz eta tentsioz beteta dago: arintasunaren eta pisuaren, hutsunearen eta hutsaren, materia eta espazioaren, beltzaren eta zuriaren, esplikazioaren eta polisemiaren artean. Paradoxa horietako bat azaltzen da testu idatziarekin, hitzezko zeinuekin, hau da, hitzekin duen harremanari heltzean.
Carlos Martínek komisariatutako erakusketa honek, arreta handiz hautatutako antologia gisa, Chillidaren diskurtsoa publiko berrietara hurbildu nahi du, eta bere diskurtsoarekin ohituta daudenekin berriz elkartu.