Chillida. Grabitazioak
Erakusketak
Krems Kuntshalle
Krems, Austria
29.04.2023 - 29.09.2023
Lehen aldiz egingo da Austrian Eduardo Chillidaren erakusketa monografia bat Kunsthalle Krems museoan. Apirilaren 29tik irailaren 29ra bitarte ikusi ahal izango diren 80 pieza eskultoriko zein grafikorekin osatuko da, arreta berezia jarriz Grabitazioak serieari, Chillidak 80ko hamarkadan eginiko paper gaineko lan ospetsuei. Gainera, bere eskultura enblematikoenen zirriborro, maketa eta argazki ugari ikusi ahalko dira, Haizearen Orraziarenak esaterako.
Kremsen ikusgai egongo diren piezen gehiengoa Chillida Lekutik, Eduardo Chillida Ondorengotzatik edota beste bilduma pribatuetatik dator, Hauser & Wirth galeriaren laguntza jasotzeaz gain. Honela, Eduardo Chillida 100 urte ospakizunak, Eduardo Chillida-Pilar Belcunze Fundazioak bultzatutakoak, aurrera egiten du artistaren obra munduko kultura eta txoko guztietara hurbiltzeko lanean.
Ekimen hau euskal artistaren jaiotzaren lehen mendeurrenan kokatzen da, nazio mailan zein nazioartean antolatutako erakusketa, tailer, hitzaldi, musika, hezkuntza eta pentsamendu egitarau oso batez osatua. Bide beretik, Kremseko erakusketa artistaren lana, balioak eta arte garaikidearen historiari eginiko ekarpenak sustatzeko, zabaltzeko eta transmititzeko beste aukera bat da.