Chillida. Eskulturaren katalogo arrazoitua IV (1991-2002).

Argitalpenak

Nerea argitaletxea

Espainia

2023ko apirila

Chillida. Eskulturaren katalogo arrazoitua IV(1991-2002) , gazteleraz, ingelesez eta euskaraz argitaratuko den argitalpenak, artistak 1991 eta 2002 urteen artean egindako produkzio eskultorikoa barnebiltzen du. Pieza bakoitzak bere data, material, jabetza, erakusketa eta bibliografiaren inguruko informazio zehatza du, baita haien inguruko argazki-erreprodukzio batzuk. “Laugarren liburuki honen argitalpena hamar urte baino gehiago iraun duen lanaren emaitza da eta ziurtasun osoz esan dezakegu Eduardo Chillidaren eskulturaren inguruko lan nagusia bihurtzen dela. Guztira katalogo arrazoitua osatzen duten lau liburukietan 1400 eskultura katalogatu baino gehiagoz osaturiko produkzio zabala aurkitu dezakegu” azpimarratzen du Ignacio Chillidak, eskultorearen semea dena eta katalogoaren egilea, Alberto Coborekin batera, Eduardo Chillida Ondorengotzakoa.

Chillida Ondorengotzaren zuzendaritza zientfikoarekin, hau osatzen duten orrialdeak Coboren hitzetan, “Chillidak aldi honetan zehar eginiko eskultura bakoitza identifikatzeko aukera ematen duen dokumentazio eta analisi historiografiko zabal zein zehatzaren emaitza dira”. Argitalpen hau Christa Lichtenstern arte historialari ospetsuaren eta Chillidaren pentsamenduan aditua denaren testu batek osatzen du, katalogazio-lana aberasten duena eta artista unibertsal honen planteamentu estetikoak argitzen laguntzen duena.