Chillida: erantzuna eta galdera

Erakusketak

Asturiasko Arte Ederren Museoa

Oviedo (Asturias)

26.09.2024 - 01.12.2024

Erakusketa honekin, Asturiasko Arte Ederren Museoak Eduardo Chillidaren (Donostia, 1924-2002) jaiotzaren mendeurrena ospatzen du, XX. mendearen bigarren erdialdeko eskultore nagusietako bat. Bilduma instituzional eta pribatu nabarmenetako bederatzi eskultura eta berrogeita hamar grabatu biltzen ditu, espazioari eta bere mugei buruzko galderen etengabeko formulazioan oinarritutako ibilbidearen ikuspegi zabala eskainiz.

Eskultura multzoak berrogeita hamarreko hamarkadako lehen burdinazko lanetatik hasi (horien artean, «ametsetako ingudeen» forma adierazkor eta zirraragarriak nabarmentzen dira) eta hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako ekoizpen soil eta sendoraino iristen da. Azken horrek altzairuzko ikerketa espazialetan eta «lurrak» -en terrakotazko blokeetan ditu erakusle nagusiak.