Chillida. Erabilera aplikatuak

Erakusketak

Artium Museoa

Gasteiz

2024.10.25 - 2025.02.02

Eduardo Chillidak bi dimentsiotako formen eta ikonoen ilustratzaile eta forjari gisa lankidetza-proiektu desberdinetan duen alderdia aurkezten du erakusketak. Bai bere erakusketen esparruan, bai elkarte eta erakunde publiko zein pribatuen enkarguetatik abiatuta. Peio Aguirre da erakusketaren komisarioa, eta Chillidaren siluetarekin lotutako unibertso hedatu eta errepikatua aztertzen du.

Zentzu horretan, ikurren, logotipoen eta zigiluen diseinu ugariren bidez "aplikatutako" Chillida bat dagoela egiazta daiteke. Erakusketak forma abstraktuen izaera hori azpimarratzen du forma abstraktuak lautzen direnean eta zuzenean edo zeharka diseinu grafikoarekin, kartelismoarekin, ehungintzako arteekin, zeramikarekin edo bitxigintzarekin, produktu eratorriaren nozio objektiboarekin eta identitate korporatiboa delakoarekin harremanetan jartzen direnean.