CHILLIDA – ELOGIOS. Antonio Lauzurika

Musika

Euskadiko Orkestra

Hainbat egoitza

2024.02.15, 16, 19, 20 eta 21

Euskadiko Orkestrak oroimenezko obra bat enkargatu dio Antonio Lauzurika euskal konpositoreari Eduardo Chillidaren mendeurrena ospatzeko. Konpositorearen hitzetan, "pentagramei Chillidaren lanak iradokitzen duenaren zati bat helarazteak oso desberdinak diruditen, baina hainbeste ez diren bi munduren arteko elkarrizketa ezartzea eskatzen du. Espazioa, muga, masa, eskala, grabitatea, azalera, dentsitatea edo testura bezalako kontzeptuak musikan ere agertzen diren ideiak dira, edo musikan isla metaforikoa izan dezaketenak gutxi gorabehera".

Chillidaren obran hain errepikakorra den "laudorioa" terminoa hartuta, Lauzurika artistak Chillida-Elogios obra sortu du, lau mugimendutan antolatuta, bakoitza artistarekin lotutako obra, kontzeptu edo material baten inguruan.


Otsailaren 15a eta 16a  - Kursaal, Donostia

Otsailaren 19a - Principal, Gasteiz

Otsailaren 20a - Baluarte, Iruña

Otsailaren 21a- Euskalduna, Bilbo