Udako solstizioa

Arte eszenikoak

Dantza Kukai eta Hernaniko Udala

Hernani

2024.06.21

Chillida Lekun urtero ekainaren 21ean egiten den udako solstizioak edizio berezia izango du Hernaniko Udalarekin eta inguruko kultur eta gizarte eragileekin elkarlanean. Bertan, Kukai dantza konpainiak eta Jon Maya koreografoak parte hartuko dute sormen prozesua zuzentzen. Pieza honetarako, Eduardo Chillidaren obratik eta bere pentsamendutik abiatuko da Maya, Eduardo Chillidak bere obrarekin defendatu zituen giza balioak praktikara eramateko, hala nola elkarrizketa, tolerantzia, bakea edo anaitasuna. Belaunaldiz belaunaldiko eta zeharkako proiektu bat izateko helburuarekin, udako solstiziorako pieza parte-hartzailea izango da.