Real Sociedad de Fútbol eta Eduardo Chillida

Otros

Real Sociedad de Fútbol

Espainia

2024 - 2025

Real Sociedad de Fútbol taldeak ere bat egin du Eduardo Chillida jaio zeneko mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin. Hain zuzen ere, Chillida futbol-taldearen atezain titularra izan zen 1942-1943 denboraldian.

Hori dela eta, talde txuri-urdinak hainbat ekintzatan parte hartuko du 2024. urtean Donostiako artistaren irudiarekin lotuta, eta omenaldi bat antolatuko du haren omenez, Realean debuta egin zuen egunetik gertuen dagoen partidetakoren batean, irailak 27an.

Bestalde, beste urte batez, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen Korner Kultura & Futbol Festibala jaialdiak omenaldia egingo dio Eduardo Chillidari. Aurtengo edizioan, gainera, artistak futbolaren inguruan egindako marrazkien erakusketa aurkeztuko dute Ernest Lluch Kultur Etxean.