Distirabirak. Argia, artea eta musika Chillida Lekun

Musika

Chillida Leku eta Eduardo Chillida - Pilas Belzunce Fundazioa

Chillida Leku

2024.10.18 & 2024.10.19

Chillida Leku Distirabirak. Argia, artea eta musika Chillida Lekun jaialdiaren protagonista izango da. Argi-arteen jaialdi hori urriaren 18an eta 19an egingo da museoan. Eduardo Chillida - Pilar Belzunce fundazioak eta Chillida Lekuko antolatu du hitzordu hau, eta Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko programaren barruan dago.

Bi gauez, Chillida Lekuko zelaia eta Zabalaga baserria hitzorduaren erdigune izango dira: estimuluz betetako espazioak izango dira eta ikus-entzunezko teknikak, arkitektura eta paisaia protagonista izango diren instalazioak eta emanaldiak erakutsiko dituzte.