Chillida-Ortega Muñoz
Erakusketak
Bilboko Arte Ederren Museoa
Bilbo
2024.06.25 - 2024.10.21
Bilboko Arte Ederren Museoak Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko du bi zatitan. Alde batetik, museoak aldi baterako maileguan utzi zuen Topaketa-lekua IV (1973), bere bildumako eskulturarik enblematikoenetako bat, Chillida Lekun ikusgai egongo da Foster eta Uriartek proiektatutako museoaren handitzea burutu arte.
Bestetik, 2024ko udan, Javier González de Durana historialariak Chillidaren eta Godofredo Ortega Muñozen arteko analogia formal iradokitzaileekin aurrez aurreko erakusketa bat proposatuko du museoan, gogora ekarriz margolariaren bakarkako lehen erakusketa 1957an egin zela museoan, eta urtebete geroago Veneziako Biurtekoaren Eskulturaren Nazioarteko Sari Nagusia lortuko zuela Chillidak.