Chillida eta Balenciaga. Tolestu forma

Erakusketak

Cristobal Balenciaga Museoa

Getaria

2024.03.22 - 2025.01.09

Eduardo Chillidak eta Cristobal Balenciagak lotura biografikoak, formalak eta filosofikoak partekatzen dituzte, nahiz eta beren bizitzak eta diziplina desberdinak elkarrengandik urrun egon.

Donostiaren eta Parisen artean Juana Eguren, Pilar Belzunce edo Maeght senar-emazteen inguruko topaguneak daude. Bere lanak aztertuz, beste elkargune batzuk igar daitezke: espazioari buruzko azterketak, geometria inguratzaileak, gainjartzeak, formaren mendeko materiaren tolesdura eta zorroztasun, harmonia eta proportzioaren filosofia komuna.

1990ean, Eduardo Chillidak Balenciagaren omenez eskultura sortu zuen, miresten zituen pertsonei eskainitako serie baten barruan. Lan horretatik abiatuta, bi sortzaileen 42 lanen arteko topaketa formala proposatzen du erakusketak.