59 Jazzaldia Chillida Lekun
Musika
Jazzaldia eta Chillida Leku
Hernani
2024.07.21 - 2024.07.28
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Jazzaldiaren 59. edizioak bost kontzertu antolatu ditu Chillida Lekun, Chillidaren sorkuntzara hurbiltzeko, museoan paseatzeko eta, aldi berean, zuzeneko kontzertuez gozatzeko aukera paregabea sortuz. Hiru kontzertu arratsaldean izango dira, 19:30ean, uztailaren 21, 26 eta 28an, Iñaki Salvador, Federica Michisanti eta MAC Saxophone Quartet taldearekin. Beste bi kontzertuak, Txikijazz programaren barruan, 12:30ean izango dira uztailaren 25ean eta 27an, Noa & The Helldrinkers eta Carole Alston taldeen emanaldiekin.