Eduardo Chillida
Erakusketak
Eskultura Museo Nazionala
Valladolid
2025.05 - 2025.09
Eskultura Museo Nazionalak bat egingo du Eduardo Chillidaren mendeurrenaren ospakizunarekin, 2025eko maiatza eta iraila bitartean egingo den aldi baterako erakusketarekin. Horrela, Valladoliden aurkitzen den Museo Nazional honen bidez, egile donostiarraren lana omenduko da. Chillidaren eskultura eta obra publiko gisa duen ikusmoldea izango dira erakusketaren ardatzak, eta gainera, museoaren hiru egoitzak dauden San Gregorioren Kateak kalean bertan erakusten den Lo profundo es el aire lanarekin lotuko dira.
Eskultura honekin, Chillidak omenaldia egiten zion Valladolideko Jorge Guillen poeta maiteari, eskultorearen hainbat lanetan izenburu gisa erabilitako "Haratago, sakona airea da" bertsoaren bidez. Erakusketa honek Chillidaren figurara eta eskultura-ekoizpenera hurbiltzeko aukera emango die bisitariei, eta, bereziki, artistak publikotasunarekin zuen konpromisora eta artea gutxi batzuentzat erreserbatua ez izateko zuen desirara, jendearen plazer eta gozamenerako sortua izatea nahi baitzuen.